Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 146

146

RAMON PARADA

nistrazioaren agindu eta probidentzien eragingarritasuna; halakoetan bide horiei jarraitu beharko zaie zehatz eta mehatz. Horixe da 1936ko Housing Act足en kasua: lokal osasungaitzak errausteko eskuespen edo autorizazioa eman zion toki agintariari, adierazitako epean jabeak berak egin ezean. Legeak berariaz aipatzen dituen kasuetatik kanpo, Administrazioak ezin ditu berak betearazi egintzak, judizio bidea erabilita bakarrik egin dezake eta. Halakoetan, gerta daiteke legeak urratzea delitutzat hartzea, eta, kasu horietan, betetzea lortzeko egiten den hertsaketa ezarritako zehapenen bidez etorriko da. Zehapenak ez badira berariaz aipatzen legea edota araudia betetzen ez direnerako, common lawi jarraituta, aukera dago epaimahaian idatziz erruztatze prozedura arrunta (indictment) erabiltzeko. Administrazio betearazpena berariaz agintzen ez den kasuetarako, zigor zehapenik ez dagoenerako edota ezarritakoak behar besteko beldurtarazleak ez direnerako, Ingalaterrako Zuzenbideak arma oso indartsua dauka. Injuctiona da, hau da, High Courtak erabakitako agindua; horren bidez, agindutakoa betetzen ez duen administratuari mugagabeko presondegiratze zigorra ezarri ahal izango zaio, auzitegiaren erabakia bete artekoa. High Courtaren injuctioa ezin dezake edozein administrazio agintarik bere kontura jarri, Attorney generalaren bidez egin beharko du, hau da, lehenengo ofiziala edo Koroako justiziaburuaren bidez, honexek baitu legea betearazteko erantzukizuna. Beraz, Ingalaterrako Administrazioak gehienetan judizio prozedurei jarraitu behar izaten die bere egintzen ondoreak ezartzeko, norbanakoek bete nahi ez dituztenean. Oinarrian, legeetan bereziki ezarritako kasuetan bakarrik erabil dezake indarra bere aginduak betearazteko (LEFEBVRE).

B) Sistema mistoa: epaileak eta Administrazioak bermatzen dute egintzen betearazpena. Frantziako sistema Frantziako Zuzenbidean ez dago Administrazioak bere egintzak derrigorrean betearazteko printzipioa ezartzen duen arauketa orokorrik, Espainiako Zuzenbidean Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 93 eta ondorengo artikuluetan jasotzen denaren antzekorik. Aldiz, Romieu Komisarioak Gatazken Auzitegian ateratako ondorioak oinarri dituzten soluzioek printzipio hori hartzen dute abiapuntutzat: ezin izango da derrigorrezko betearazpenik egin, epaileari, gehienetan zigor epaileari, aldez aurretik errekurtsoa egin gabe, Zigor Kodean zigortuta baitago administrazio agintariak agindutakoa ez betetzea. Ondorioz, Administrazioak egindako derrigorrezko betearazpena irregularra izango da, eta hori jabetza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu