Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 140

140

RAMON PARADA

luzaezinezko epean jartzeko zama ezartzen zaio disidenteari (Jabetza Horizontalari buruzko 1960ko uztailaren 21eko Legearen 16. art.; Elkarteei buruzko 1964ko abenduaren 24ko Legearen 6 eta 11. art.ak garatzen dituen 1965eko maiatzaren 20ko Dekretua; eta Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko uztailaren 17ko Legearen 62. art.). Otsailaren 23ko 2/1988 Legea, Jabetza Horizontalari buruzko Legea eraldatu duena, oraindik ere urrunago doa, ia­ia izaera betearazlea aintzatesten baitio Jabekideen Batzak kuoten ordainketan berankorrak edo morosoak direnen aurka hartutako erabakiari; horrenbestez, judizio bidezko erreklamazioak ez du aurretiazko eskakizunik beharko, eta zorra egiaztatzen duen Batzak hartutako erabakiaren ziurtagiria nahikoa dela joko da, Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1.400. artikuluaren arabera, zordunaren ondasunen aurrearretazko enbargoa agindu ahal izateko. Espainiako Zuzenbidean —beste antolamendu juridikoetan ez da horrelakorik gertatzen, gero ikusiko dugun bezala—, administrazio egintzek betearazketa, Administrazioaren ariozko akzioa eta bete beharreko erabakiaren pribilegioa dute eta, hain zuzen ere, horrexek bereizten ditu egintzok egintza pribatuetatik. Beraz, egintzak dakarren agindua betearazi egin ahal izango du Administrazioak, administratuaren edukitza eta askatasuna hautsita betearazi ere.

3. ADMINISTRAZIO EGINTZEN BETEARAZKETA «Betearaztasun», «betearazketa», «bete beharreko erabakiaren pribilegio» edo «Administrazioaren ariozko akzioa» eta «burubabes betearazle» terminoak erabiltzen dira, zertarako eta administrazio egintzak behartuen borondatearen aurka —behar izanez gero, euren jabetza eta askatasuna hautsiz— ondore guztiak sortzeko duen ezaugarria izeneztatzeko. Ezaugarri horrexek bereizten ditu benetan administrazio egintzak eta egintza pribatuak, azken horiek epailearen laguntza behar baitute neurri betearazleak hartzeko beste norbaiten gain. «Pribilegio» hori Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean araututa dago, eta 95. artikuluan definitzen da: «Herri Administrazioek, kasuan­kasuari dagozkion organo eskudunak erabilita eta destinatariei ohartarazpena egin ondoren, derrigorrez betearazi ahal izango dituzte administrazio egintzak, baldin eta betearazpena legearen arabera eteten ez bada edota Konstituzioak nahiz legeak eskatzen ez badute Auzitegiek esku hartzerik». Dena dela, Administrazioaren burubabes betearazlearen ahalgo hori izeneztatzeko, «pribilegio» terminoa, «bete beharreko erabakiaren pribilegio» alegia, horrenbeste erabiltzeak susmarazten digunez, zerbait ilunek, aitortu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.