Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 13

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA

13

administrazio kontratuak nahiz derrigorrezko desjabetzapena eta zergak nahiz herri zerbitzuak arautzen dituzten arauak. Arau horiek Herri Administrazioren bat egotea dakarte beti, baina baita norbanakoren bat egotea ere: kontratugilea, desjabetua, zergaduna zein zerbitzuaren erabiltzailea. Bukatzeko, bada beste arau mota bat. Hirugarren arau mota honen jasotzaileak norbanako edo administratuak dira batez ere; hala ere, Administrazioak erne egon beharko du eragingarri izango direla bermatzeko. Norbanakoen arteko harremanetan esku hartzea dakarten arauak dira eta Administrazioak berak ez ditu zertan bete, baina erantzukizuna izango du helburu dituzten norbanakoei arauok betearazteko. Era berean, zehatzeko edo zigortzeko, baita tartekari izateko ere, ahalgo bat eratxikitzen zaio arau horiek eraginkor izatea lortzeko, hau da, zigor epaile edo epaile zibilaren egitekoa esleitzen zaio nolabait. Talde honetakoak dira, besteak beste, prezioak arautzen dituzten arauak, batez ere norbanako, erosle edo saltzaileei zuzenduak; hortaz, Zuzenbide pribatuko arauak dira, baina Administrazioa ere ukitzen dute, ez subjektu den neurrian, zaintzaile eta, arauok bete ezean, zehatzeko boterea den neurrian baizik.

2. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA, ZUZENBIDE PUBLIKOA, ZUZENBIDE BERMATZAILEA Administrazio araua subjektu zein erakunde bermatzailetzat ulertzen den Herri Administrazioari zuzenduta dagoenez gero, bistakoa da Zuzenbide publikotzat hartu behar dela (Las Instituciones de Justiniano liburuan jasotako ULPIANOren ohiko definizioaren arabera: ius publicum est quod ad statum rei romanae spectat, privatum quod ad singulorum utilitatem pertinet). Zuzenbide publiko足Zuzenbide pribatu bikoiztasunak zalantzarik gabeko birtualtasuna du oraindik ere Administrazio zuzenbidearen ezaugarriak emateko, baldin eta Zuzenbide publikoa Estatuari edo herri administrazioei bakarrik eta Zuzenbide pribatua beti norbanakoei aplika dakiekeen arau multzoa bailiran ulertzen ez bada. Izan ere, garrantzitsua da arauaren destinoa dela erabakiorra berriz esatea, eta ez aplikatzeko aukera bera. Hortaz, Zuzenbide pribatuko arauak orokorrean subjektu guztiei zuzendurik daudenak dira, euretako batzuk pertsona fisikoei bakarrik aplikatzeko modukoak badira ere (esaterako, familia arteko harremanen sorrera arautzen dutenak), eta Zuzenbide publikokoak, berriz, Estatuari edo herri administrazioei zuzentzen zaizkienak, Zuzenbidearen subjektu diren neurrian. Administrazio zuzenbidea, beraz, Zuzenbide publiko, erkide eta orokorra da, benetako Zuzenbide publikoa; eta Zuzenbide honen eta pribatuaren gainetik


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.