Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 136

136

RAMON PARADA

Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, Madril, 1993; PAREJO ALFONSO: La tutela judicial cautelar en el orden contencioso­administrativo, REDA, 49 (1986); PIÑAR MAÑAS: La eficacia de los actos administrativos, Madril, 1988; RODRÍGUEZ MORO: La ejecutividad del acto administrativo, Madril, 1949; ZANOBINI: Corso de Diritto amministrativo, Milan, 1958.

1. ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA. ERAGINGARRITASUNAREN BERANDUTZA ETA ATZERAERAGINTASUN­EZA. Administrazio egintzen eragingarritasunak, adiera zabalean, egintza bakoitzak ondore zehatz batzuk sortzen dituela adierazten du, hau da, bakoitzak bere aldetik eskubideak zehaztu eta betebeharrak sortzen dituela. Baina eragingarritasuna adiera mugatuagoan aipatzen denean, ondore horiek sortzeko une edo momentua adierazi nahi da, eta horixe da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak adierazten duena «Administrazioaren egintzak ematen diren egunetik izango dute balioa, eta ordutik aurrera sortuko dituzte ondoreak» dioenean (57.1. art.). Jurisprudentziak ere egintzen baliozkotasuna eta eragingarritasuna bereizten ditu. Lehenengoak, Auzitegi Gorenak dioen moduan, egintzek beren osagai guztiak izatea dakar, eta eman edota erabakitzen diren unetik gertatzen da (1979ko maiatzaren 30eko eta 1983ko maiatzaren 27ko epaiak); eragingarritasuna, berriz, aldi baterako ondoreak sortzea da, eta balioa duen egintzaren geroko jakinarazpen, argitalpen edo onespenaren menpe egon daiteke (1980ko urtarrilaren 31ko epaia). Izan ere, horrelaxe da orokorrean. Administrazio egintzak (egintza juridiko­pribatuak eta arauak bezala) geroko ematen dira eta, hori dela eta, ematen diren egunetik aurrerako ondoreak izaten dituzte. Hala ere, printzipio horrek salbuespen mota bi ditu: atzeraeragintasun­eza eta eragingarritasunaren berandutza. Administrazio egintzak izan dezakeen eragingarritasunaren berandutza, hau da, ondoreak berandu sortzea, egintzaren izaerak berak horrela eskatzen duelako gerta daiteke (karguaz jabetu arte, funtzionarioaren izendapena ez da eragingarria izango); baldintza etengarria edota hasierako epemuga sartzen dituenean, horrela aldian aldiko edukiak ere eskatzen duelako gerta daiteke; eta eragingarritasuna jakinarazpen, argitalpen nahiz goragoko onespenaren menpe dagoelako ere bai (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 57.2. art.). Gainera, egintza eragingarriak ondoreak sortzeari utzi ahal izango dio gero aipatuko ditugun etendura kasuetakoren bat gertatzen denean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu