Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 131

ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK

131

ebazpenaren testura aurretiazko txosten eta irizpenak onartu eta erantsiz gero (1983ko apirilaren 25 zein 27ko eta 1985eko urriaren 14ko epaiak).

14. JAKINARAZPENA ETA ARGITALPENA Interesatuei administrazio egintzen berri emateko, jakinarazpena eta argitalpena erabiltzen dira. Jakinarazpena pertsona zehatz bat edo gehiagori egindako berriematea da; eta argitalpena, berriz, egonleku ezezagunean dagoen pertsonari edo pertsona taldeari zuzentzen zaio. Edozein kasutan ere, jakinarazpena berriematearen teknikarik ospezko edo solemne eta formalizatuena da, beraren bitartez, zenbait funtzionariok pertsona bati egintza baten kopia idatzia eman diotela frogatzen dute eta. Italiako doktrinak administrazio egintza hutsen barruan kokatzen ditu jakinarazpena eta argitalpena, hau da, negozio juridikoen kategoriarik ez dutenen barruan, eta jakinarazi beharreko egintzatzat jotzen ditu, berriemate eta oharbideen moduan. Espainiako Zuzenbidean, berriz, administrazio egintza mota bat barik, horiek eraginkorrak direla bermatzeko baldintzak dira jakinarazpena eta argitalpena, eta Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ere halakotzat hartzen ditu: «Eraginkortasuna atzeratu egingo da egintzaren edukiak eskatzen duenean, edota beraren jakinarazpen, argitalpen nahiz goragoko onespenaren menpean dagoenean» (57.2. art.). Gainera, jakinarazpena baldintza sine qua nona da adminstrazio egintza egikaritzeko: «Ebazpenen betearazketa materiala agintzen duen administrazio organoak —badio 93.2. art.ak— administrazio jarduketa eskuesten duen ebazpena jakinarazi beharko dio norbanako interesatuari». Bestalde, jakinaraztea ez da bakarrik interesatuei ebazpen nahiz administrazio egintzen berri ematea; horretaz gainera, prozeduraren barruan tramite hutsezko egintzen berri emateko teknika ere bada, baina horietaz ezin da esan ebazpenen jakinarazpenak dituen ondoreak nahiz arauketa osoa dituztenik. Jakinarazpenaren formalitate eta edukiak Administrazio Prozedurari buruzko 1889ko urriaren 19ko Oinarriei buruzko Legean zehaztu ziren: «Jakinarazpenak probidentzia edo erabaki osoa eduki eta bidezko errekurtsoak adierazi beharko ditu baita eurok jartzeko epemuga ere». Interesatuak jakinarazpena sinatu ezin edo sinatu nahi ez bazuen, bertan zeuden lekuko bik egiten zuten; eta lehenengo ahaleginean, jakinarazpena jaso behar zuen pertsona bere bizilekuan aurkitzen ez bazuten, Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 268. artikuluan aipaturiko pertsonei zedula baten bidez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.