Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 127

ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK

127

b) Baldintza egintza baten ondoreen hasiera nahiz amaiera ezusteko edo segurtasunik gabeko gertaera baten menpe jartzen duen klausula da. Lehenengo kasuan, baldintza etengarri edo suspentsiboa dela esaten da, eta bigarrenean, berriz, suntsigarria edo erresolutorioa. Baldintza horiek ez dira conditiones iurisak bezalakoak; azken horiek legeak ezartzen ditu eta administrazio egintzen eraginkortasunaren hasiera edo amaiera ere euren menpe jartzen da (mota horretakoak dira, esate baterako, baimenak edo onespenak). c) Azkenik, modua egintza eragin duen pertsonari ezartzen zaion zama berezia da; zama hori dela eta, eskatzen zaion modura jokatu beharko du egintzaren onurak lortu nahi baditu; hala ere, hori ez da nahastu behar legeak egintzaren eduki inplizitutzat ezartzen dituen eginbeharrekin. Beti ere, kontutan izan behar da klausula gehigarri horiek bakarrik jar daitezkeela Administrazioak bere zuhurtziarako ahalmenen barruan jarduten duenean eta egintzan horrelakorik sartzea debekatzen duen araurik ez dagoenean. Bestela legez kontrakoak izango lirateke. Baina bai kasu horretan eta bai, beste zenbait inguruabar direla eta, klausula gehigarria baliogabe­ tzen duten akatsak daudenean, horren deuseztasuna ez da egintza osora hedatzen (utile per inutile non vitiatur), baldin eta klausula sartzea egintza emateko arrazoi nagusia izan ez bada (GARRIDO).

13. FORMAREN OSAGAIAK: PROZEDURA, ADIERAZPENA ETA ZIOEN AZALPENA Administrazio egintzen formaren osagaiak —kanporatze osagaiak, GIANNINIk dioenez— prozedura, adierazpena egiteko modua eta, legeak ezar­ tzen duenean, zioen azalpena dira. Prozedura —berari dagokion kapituluan aztertuko da sakonago— egintza edo azken ebazpena prestatu eta bertaraino garamatzan jarduketa­multzoa da; beraren helburua Administrazioaren zentzun eta eraginkortasuna segurtatzea eta norbanakoen eskubide nahiz askatasunak bermatzea da. Beraz, prozedura oinarrizko beharkizuna da, eta beraren eginkizuna judizioetako prozesuak eta legegintzarako edo Parlamentuko prozedurak duten eginkizunaren antzekoa da, eskakizun edo tramite berberak ez baditu ere. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 53 eta 62. artikuluek ezartzen dute prozeduraren oinarrizkotasuna; lehenengoak dioenez, «organo eskudunak sortuko ditu administrazio egintzak, ezarrita dagoen prozedura erabilita»; eta bigarrenak, bestalde, Zuzenbide osoko deuseztasunez zehatzen ditu «legean ezarritako prozedura erabat baztertuta emandako egintzak».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu