126
RAMON PARADA
edota antolakuntzarako ahalgoa egikaritzea zehatze bat jarri dela ezkutatzeko, horrela, zehatze ahalgoa egikaritzearekin batera beti joan behar diren defentsa bermeei ihes eginez (1986ko maiatzaren 12ko eta ekainaren 24ko epaiak).
12. ADMINISTRAZIO EGINTZEN EDUKIA ETA ALDIAN ALDIKO OSAGAIAK Administrazio egintzei buruz duen kontzepzio zabalaren arabera, ZANOBINIk horixe esanez definitzen du euren edukia: «Administrazio agintariak egintzarekin xedatu, agindu, haizutu, lekukotu eta ziurtatu nahi duena da»; era berean, eta egintza juridikoei buruzko dogmatika orokorrean bezala, administrazio egintzen berezko edukia, inplizitua eta aldian aldikoa bereizten ditu, sailkapen hori termino bira mugatzen duenik badago ere: berezko edukia eta aldian aldikoa. Berezko edukiaren bidez egintza bera bereizten da eta eduki horrek ez du egintza hori beste batzuekin nahasten uzten. Horrela, baimenaren berezko edukia pertsona bati bere eskubidea egikaritzeko aukera ematean datza, eta desjabetzapenarena, berriz, derrigorrezko jabetza eskualdatzean. Berez ko edukiari ere oinarrizko deitzen zaio, beharrezkoa baita egintza ez hutsaltzeko; eduki inplizituari dagokionez, ostera, arau bereziak berenberegi jasotzen ez badu ere, bertan dagoela ulertzen da legezko arauketan dagoelako, esate baterako, desjabetzapenezkotzat hartzen den edozein neurriren kalteor daina edo balioespena, baita soldata eskubidea funtzionarioa izendatzean ere. Bestalde, lehenago ere esan denez, epemuga, baldintza eta modua dira egintzaren aldian aldiko edukiak. a) Epemuga egintzaren eraginkortasuna hasi edo bukatu behar den unea da, gehienetan egun zehatzen bat. Administrazio egintza burutzen denetik lortuko du eraginkortasuna, eta beste epemugaren bat jartzeak egintzaren ondoreak lehenago edo geroago hasiko direla adierazteko balio du (esaterako, futzionari baten igoera lanpostutsa gertatu zen unera atzera eragin daiteke, edota, alderantziz, gerorako dekreta daiteke lanpostua hutsik geratzen den unerako). Amaierako epemugak, berriz, egintzaren ondoreak pentsatuta ko unean bukatzen direla adierazten du. Hala ere, egintza burutzen duen subjektuak, bere borondatez, aldian aldiko osagaitzat sarturiko epemuga ez da nahastu behar legeak egintzaren hasiera eta amaierako eraginkortasunerako ezar ditzakeen epemugekin, edota legeak Administrazioari ezarrarazten dizkionekin, baina eurok zehaztea beroni utziz.