Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 119

ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK

119

kasuetan); eta, halakoetan, horrelaxe azaltzen baitzaio arazoa epaileari: badago errekurtsogileak alegatu duen legezaurkakotasunik? Italiako doktrinan (ZANOBINI, RANELETTI), berriz, administrazio egintzaren osagaiak Zuzenbide pribatuaren dogmatikak dituen kontzeptuak erabilita jorratzen dira sarriago. Horrelaxe jokatzen da, gehienetan, Espainian ere: osagaiak subjektibo, objektibo eta formari buruzkoetan sailkatzen dira, baita oinarrizko (subjektua, objektua, karia, edukia, forma) eta aldian aldikoetan ere (epemuga edo terminoa, baldintza eta modua). Hala ere, ezin daiteke onartu sailkapen hori Administrazioaren alde bakarreko egintzak, egintza pribatuetatik barik, epailearenetatik hurbilago daudela esan gabe. Hori dela eta, euren osagai eta esanahi juridikoek antz handiagoa dute horiekin eta kudeaketa egintzekin —erakunde pribatuetako borondatezko ordezkariek edota legeak izendatutakoek egindakoak—, Zuzenbide pribatuaren menpe dauden gainerako egintzekin baino. Epailearen egintzekin duten antzaren ondorioz, garrantzi berezia hartzen dute administrazio egintzen zenbait osagaik, esaterako, kariak eta helburuak — azken horrek batez ere—; egintza pribatuetan, berriz, osagai horiek ez dute inolako garrantzirik, ze diruaren egokitasunik ezak eta egilea bultzatzen duen beste edozein arrazoik ez dute ezeztatzen ez norbanakoen jarduketa ez ondare kudeadeta: inori ez zaio galarazten negozio txarrik nahita egitea, ezta dohaineko egintza hutsak egitea ere, Administrazioaren alorrean onartezina izango litzatekeen Zuzenbide pribatuko dohaintza edo donazioak erakusten duen moduan. Egintza pribatuen teoriarekin duen beste desberdintasun nabarmen bat bertan aldian aldiko osagaiek eta, orokorrean, xedatze printzipioak duten garrantzia da (Kode Zibilaren 1255. art.), administrazio egintza alderantzizko tipikotasun printzipio batek mugatzen duen bitartean; printzipio horrek ez du aukerarik ematen egintza­kategoria baten ondoreak aldian aldiko osagaiak (baldintza, epemuga eta modua) erabilita hutsaltzeko edo eredu bihurtzeko. Egintza pribatu eta administrazio egintzen arteko kontrastea eta horiek epailearen egintzetatik oso hurbil egotea, azkenik, administrazio egintzetarako formen osagaiek hartzen duten garrantzian ikusten da —egintza idaztea eta jakinaraztea eskatzen da eraginkorra izateko—. Egintza pribatuetan, alderantziz, jakina da forma askatasunaren printzipioak eraentzen duela gehienetan (Kode Zibilaren 1278. art.).

9. ORGANOAREN ETA ESKUMENAREN TITULARRA Administrazio egintza borondatezko adierazpena da; eta adierazpen hori egiten duen subjektua, Herri Administrazioa. Baina horrek pertsona fisiko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.