Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 118

118

RAMON PARADA

daiteke, berdintasun printzipioa (EKren 14. art.) eta bere burua erruduntzat ez aitortzeko eskubidea (EKren 24. art.) urratzen ditu eta. Baina, zer izaera juridiko dauka ustezko egintzaren ziurtagiriak? Ustezko egintza funtzionarioek euren burua erruduntzat aitortzeko erabiltzen da, baina gainera ziurtagiria ere bada, ezagutarazteko egintza alegia, ze «aurkezturiko eskabidea edota eginiko prozeduraren helburua, hasiera data eta ebazpena emateko epearen mugaeguna» erakusten ditu. Horretaz gainera, ziurtagiria bada administrazio egintza ere, berariazko egintza, borondate adierazpena, ebazpena azken finean, «berariazko ebazpen ezak eragindako ondoreak» adierazi behar ditu eta; hori, azken batean, ziurtagiri horretan administratuak eskabidea egitean lortu nahi izan duen eskubidea lortu duen ala ez adieraztearen parekoa da. Beraz, ziurtagiria benetako ebazpena (berariazko egintza) da, eta, horrenbestez, administrazio egintzaren teknika ukatzen du; legeak horrexegatik ez du haizutzen ziurtagiria emanda gero eskabidea berariaz ebazterik (43.1. art.); arrazoi beragatik, ustezko egintzaren ziurtagiria errekurtsoa egin dakiokeen benetako administrazio egintzatzat hartzen da, eta administrazio edo Administrazioarekiko auzibide errekurtsoak jartzeko epeak interesatuak ziurtagiria jaso eta biharamunetik hasiko dira zenbatzen (44.5. art.). Baina ziurtagiriaren izaera ebazleak ukatzen duen administrazio isiltasunaren teknika berriro agertzen da —Guadianaren moduan— hogei egunen buruan ziurtagiririk eman ezean, orduan eskabideari gaitziritzi egin zaiola jotzen baita. Interesatuak Administrazioarekiko auzibide jurisdikziora jo ahal izango du epe hori amaitu eta biharamunetik aurrera (44.5. art.).

8. ADMINISTRAZIO EGINTZAREN OSAGAIAK Frantziako doktrinak (Espainiakoak ez bezala, horrek Italiako dogmatikari jarraitzen dio eta) administrazio egintzen osagaiak aztertzen ditu; baina, horiek osatzen dituzten osagaiak idazatitan sailkatu barik; hori egin beharrean, ahalmen gehiegikeriagatiko errekurtsoa eta aurkaraturiko egintzen deuseztasuna eragiten duten kasuak onartzeko behar diren baldintzak aztertzen ditu (RIVERO). WALINEk dioenez, egintza batek baliozkoa izateko behar dituen badintzak aztertzea ia­ia deuseztasun kasuak aztertzearen parekoa da eta, horrenbestez, ez da ulertzen logikaren aldeko zenbait jakintsuk hori alderantziz jardutea dela uste izatea. Euren iritziz, medikuntza ikertzaileek egiten dutenaren parekoa izango litzateke: gaixotasunez arduratzea, osasunaren baldintzez arduratu beharrean. WALINEren ustez, metodo horrek ere administraziolarientzat balio du, auzibidezko egoeretan aritzen baitira eskuarki (hori da, administrazio agintari baten jardueraren legezkotasuna eztabaidatzen den


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.