ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK
117
a) Konstituzioaren 29. artikuluak aipatzen duen eskatzeko eskubidea egikaritzeko prozeduretan. b) Administrazio errekurtsoen ebazpenetan. Hala ere, epea igaro dela eta, eskaeraren ustezko gaitziriztearen aurka jartzen denean, errekurtsoari oniritzitzat joko zaio, bera ebazteko epea helduta, administrazio organo eskudunak berari buruz berariazko ebazpenik eman ezean. Ustezko egintza positibo nahiz negatiboen tipifikazioa alde batera utzita, Legeak bere testuingurutik ateratzen du isiltasunaren teknika —horrek bakarrik dauka zentzurik administratuak Administrazioari egindako eskaeren kasuan—, hain zuzen ere, isiltasunaren arauketa «Administrazioaren arioz hasi eta interesatuaren aldeko ondorerik sortu ezin duten prozeduren» kasuraino eramaten duenean. Ondorioz, ebazpena eman behar zen egunetik hogeita hamar egun baino gehiago igarota datorrena, ez da isiltasun positibo nahiz negatiboa, ebazpena emateko eskumena duen organoak berak jarduketen iraungitzea eta artxiboa adieraztea baino, prozedura interesatuari egotzi ahal zaion kariren batek geldiarazten duenean salbu.
D) Ustezko egintzaren ziurtagiria Lehenago esan da gaur egungo arauketak Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeari eta Zuzenbide konparatuari dagokienez duen berritasuna ziurtagiriaren teknika ere dela; horren helburua ustezko administrazio egintzak balioa izan dezan lortzea da, bai Administrazioari, bai beste edozein pertsona fisiko, juridiko, publiko nahiz pribaturi dagokionean (44. art.). Prozedura berariaz ebatzi behar zuen organo eskudunak luzatu behar du ziurtagiria, eskatu zenetik hogei egun igaro baino lehen, baldin eta epe horretan berariazko ebazpenik eman ez bada. Interesatuek ebazpena eman behar zen epea bukatu eta biharamunetik eskatu ahal izango dute ziurtagiria, eta erantzukizunak exigitzeko ere eskatu ahal izango diote Administrazioari. Ziurtagiria epearen barruan luzatu ezean (eta luzatze hori ezin izango da eskuordetu), diziplina zehatzea ezarriko diola esaten dio Legeak, nori eta ebazteko eskumena duen organoari; zehatze hori aurretiaz duen beste bati lotuko zaio, hain zuzen, ebazpena epearen barruan ez ematearren lana galduko duenari. Baina zehatzeok ondorio gabeak izango dira gehienetan: ebazteko eskumena dutenak politikoak izaten dira eta horiek ez ditu diziplina erantzukizunak ez lanpostua galtzeak ukitzen, irabazi nahiz galdu hauteskundeetan bakarrik egin ditzakete eta. Bereizkeria horren ondorioz, eta funtzionarioak direnean ustezko egintzaren ziurtagiria luzatzeak euren burua erruztatzea dakarrela eta, ziurtagiriaren teknika Konstituzioaren aurkakoa dela jo