Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 116

116

RAMON PARADA

gotziei, zuzendari nagusi nahiz autonomietako aholkulariei, Estatuko idazkari, ministro eta nazioko zein autonomi erkidegoetako Gobernuari, Unibertsitateko errektoreari eta abarri dagokie espedienterik gehienak ebaztea. Baina agintari horiek, hitzaren adiera teknikoan, funtzionarioak ez direnez gero, ez dute inolako diziplina erantzukizunik, eta lanposturik ere ezin zaie kendu; hurrengo hauteskundeetan gauzatu beharreko politikaren ardura bakarrik izango dute. Azkenean, beraz, mehatxuzko arauketa horrek guztiak ez duela ezertarako ere balio konturatzen gara ezustean.

C) Ustezko egintzak positiboak ala negatiboak diren zehaztea Arauketa horrek duen beste akats bat gai batek isiltasun positiboa ala negatiboa dakarren ez zehazteak sortzen duen segurtasun ez handia da; horretarako, legeak hauxe agintzen du: «prozedura batzuetan, berariazko ebazpenik ez egoteak ondore onirizleak sortzen ditu; beste batzuetan, berriz, gaitzirizleak. Administrazio bakoitzak prozedura horien zerrenda argitaratu ahal izango du, Legeak agintzen duen ustezko egintzen eraentzaren arabera». Agindu horrek nahaste eta segurtasun ez juridiko handiak sortuko ditu, ze isiltasun positibo eta negatiboen kasuei buruzko zerrenda horiek, bederatzi mila udalerri inguru, berrogeita hamar probintzia eta hemeretzi autonomi erkidegotako legeek eraendutakoaren arabera egingo dira. Horrenbestez, administratuak Administrazio bakoitzean eta kasuan­kasuan zehatz­mehatz ea isiltasunaren arautzerik ote dagoen arakatu beharko du, eta berari dagokion administrazio jarduera eza positiboa ala negatiboa ote den aztertu, ze seguruenik horixe aplikatuko diote, Legearen eraentza orokorrarekin bat ez badator ere. Edozein kasutan ere, administrazio bakoitzak diziplina berezi hori ezartzen ez duenean —hala ere, zein den jakiteko ahalegina egin beharko da ezer baino lehen—, legeak erregela orokor batzuk ezartzen ditu (43. art.), eta ondoan azaltzen diren kasuetan hiru hilabeteko epearen barruan eman beharko da ebazpena, bestela isiltasuna positibotzat hartuko da: a) Oniriztekotan, eskaeragilea aldez aurreko eskubideak egikaritzeko gaitzen duten eskaeretan; herri jabariari buruzko ahalmenen eskualdatzerik ez badakarte, horrelakoetan gaitziritzitzat joko dira eta. b) Nola aplikatu azaltzen duen arautegian, berariazko ebazpenik ezean oniritzi gabe geldituko direla ezarrita ez duten eskaeretan. Ondoko kasuotan, ordea, eskabideari gaitziritzi egin zaiola joko da:


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.