ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK
113
ebazpena jakinarazi baino lehen (ez hartu baino lehen). Bestalde, Administrazioak aginduta, aurkeztutako eskabideen edo proiektuen edozein akats konpontzeko etenaldirik gertatuz gero, beharrezkoa izango da, akatsa konpondutakoan, epea osoosorik zenbatzen hastea berriro. Jurisprudentziak, berriz, ez zela preskripzio epea ulertzen zuen, iraungitze epea baino, eta, horrenbestez, akatsak konpondutakoan, gelditzen zen denbora bakarrik bete behar zela (1973ko maiatzaren 16ko eta 1974ko martxoaren 16ko epaiak).
Isiltasun positiboaren teknika oso arriskutsua da, ze antolamenduaren aurkako baimenak, lizentziak nahiz beste zenbait eskubide ematea haizutzen du, eta, eskubideak adierazten dituzten egintzak direnez gero, ezin dira a posteriori ezeztatu, ezarritako prozedura konplexuei jarraitu ezean. Arrisku horren ondorioz, mugatu egin ziren beraren ondoreak. Horrela, Auzitegi Gorenak ezeztapen zuzena onartu zuen, eta ez zegoen isiltasuna erabiliz lortutako lizentzia nahiz baimenen eskubideak adierazten zituzten egintzak ezeztatzeko tramiteei lotu beharrik, eurak emateak Zuzenbide osoko deuseztasuna zekarrenean, bai tramitazioan oinarrizko akatsak zeudelako, bai antolamenduak isiltasuna erabiliz lortutakoa erabat deuseza zela zioelako, bai isiltasunez lortutakoa legez kanpokoa zelako argi eta garbi ere, esaterako, berdeguneetan eraikitzeko hirigintza lizentziekin gertatzen dena (1977ko otsailaren 4ko, 1978ko urriaren 24ko, 1979ko abenduaren 24ko eta 1981eko urriaren 22ko epaiak). Oraindik ere modu murriztaileago batean, Lurzoruari buruzko Legearen 78. artikuluak antolamendu juridikoarekin bat zetozenei mugatu egin zizkien isiltasuna erabiliz lortutako lizentzien ondoreak; beraz, eskaera edota proiektuek eraendu behar zituen arau edo plana gainezkotzen zuten puntuetan, Administrazioaren isiltasunak ez zekarren adostasunik eta, horrenbestez, lizentzia edo baimena ez dagoela emanda ulertzen da («Lege horrek, planek, egitasmoek, egitarauek eta, hauen ezean, plangintzari buruzko arau sorospidezko eta osagarriek agindutakoaren aurkako ahalmenak ez dira inoiz ere administrazio isiltasuna erabiliz lortutakotzat hartuko»).
B) Ustezko egintzen indarreko arauketa. Kritika Administrazio isiltasunaren arauketa berria izan zen Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen oinarrizko helburua, leif motiva edo erdigunea alegia, «koroako bitxia», Parlamentuko eztabaidan txantxetan deitu izan zitzaion moduan. Arauketa hori izan da arautegi berriaren marketing politikoaren oinarria, administrazio isiltasunaren praktika behin betiko uzteko aukera ematen