ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK
111
Edozein kasutan ere, beharrezkoa da isiltasunaren kasuak beste kasu batzuetatik bereiztea, esaterako, isilbidezko adierazpen eta egintzetatik — Auzitegi Gorenak isiltasunezko edo ustezko egintzak deitzen baditu ere—, Administrazioak bere borondatea berariaz adierazten ez duen arren, suposatu egiten denean sortzen direnak. Horrelaxe gertatzen da aldez aurreko egintzarik gabe juridikoki izaterik ez duten erabakien kasuan; horrek egintza hori dagoela erakutsiko du. Esaterako, funtzionario baten igoera, ze aurretiazko izendatze egintzaren bat egotea dakar beti; edota erakunde bati dirulaguntzaren bat ematea, beraren izaera aintzatesten duen aurretiko egintza egon dela uste izatera baikaramatza (ZANOBINI).
A) Administrazio isiltasunaren arauketak izandako bilakaera. Isiltasuna ustezko egintza negatiboa dela dioen arau orokorra eta beronen salbuespenak Administratu batek egindako eskaera edo errekurtsoari Administrazioak erantzunik ez emateak, gehienetan, esanahi negatiboa izan du antolamendu juridikoan, norbanakoak egindako eskaera edo errekurtsoari gaitziritzi egiten zaiolakoa. Legezko fikzio horrek ezezko formal bihurtzen zuen ezegintza bat eta aukera ematen zion administratuari administrazio errekurtsoaren bidea eta bide judizialak erabiltzeko: egintzarik ez dagoenean, errekurtsoaren uziari gaitzirizten diona asmatzen da isiltasunaren atzean ezkutatzen den administrazio jarduera judiziotaratu ahal izateko. Horrela, bete egiten da auzibideak egintzaren bat behar duela dioen erregela, hau da, Administrazioaren egin tzari egindako prozesua dela dioena. Jakina, gaitziriztea zentzuzko epea erantzunik gabe igarotakoan egin dela ulertu behar da. Logika horri jarraituz, administrazio isiltasunaren lehenengo arauketak (Calvo Soteloren Udalerriko eta Probintziako 1924ko eta 1925eko Estatutuak, 1900eko uztailaren 17ko Frantziako Legea antzekotu edo imitatuta) egintza gaitzirizletzat itxuratu zuen isiltasuna. Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legearen 94. artikuluak dioenez, Administrazioari eskaeraren bat egin eta horrek hiru hilabeteko epean erabakirik jakinarazi ezean, interesatuak salatu egin ahal izango du berandutza, eta, salaketa egin eta hiru hilabete igarotakoan, eskabideari gaitziritzitzat hartu ahal izango du, ustezko ezetza horri dagokion administrazio edo judizio errekurtsoa egiteko, edota berariazko ebazpenari itxaroteko; errekurtsobidean aukeratzeko ahalmen berdina aintzatesten zitzaion, berandutza salatzeko beharrizanik gabe (dies interpelat pro homine), edozein administrazio errekurtso jartzen zuen interesatuari, eta, ebazteko epea igaroz gero (hiru hilabetekoa gorabidezko errekurtsorako,