110
RAMON PARADA
Beste hainbat kasutan, eskubide hori sortu zuen egintza deuseztatuz azkentzen da eskubidea: ondore atzeraeraginkorrak ditu eta egintza deuseza da sortu zenetik (ex tunc); egintza sortzailea ezeztatuz ere azkendu daiteke eskubidea, baina beronen ondoreak egintza ematen denetik aurrera bakarrik hartzen dira kontutan (ex nunc). 4. Egintza zigortzaileak. Horien bitartez, Administrazioak zehapena ezartzen du administrazio arau edo egintza batean xedatutako urratzearen ondorioz. Egintzok Administrazioaren zehatze jarduera jorratzen duen kapituluan ikusiko ditugu.
7. BERARIAZKO EGINTZAK ETA ADMINISTRAZIO ISILTASUNAREN BIDEZ SORTU DIREN USTEZKO EGINTZAK Agertzeko eraren arabera, eta administrazio isiltasunaren ondorioz, egintzak berariazkoak eta ustezkoak izan daitezke. Formaren aldetik administrazio isiltasuna, hau da, eskaeraren bati edota norbanakoak egindako errekurtsoari ez erantzutea, ez da egintza bat, egitate juridikoa baino: ez dago, berariazko egintzetan egoten denez, zenbait ondo足 re juridiko izatea helburu duen borondate adierazpenik. Isiltasuna boron足 daterik erakusten ez duenaren portaera da; qui tacet, neque negat, neque utique facetur. Zuzenbide pribatuan, isiltasunari balioren bat aintzatetsi ahal dioten arau bereziak ezezik (beharbada, Kode Zibileko 1710 eta 1566. art.etan), horixe ere onartzen da oro har: alderdi batek aurkeztutako demanda ikusita bestea isilik gelditzeak, erantzun beharra izanda, haren adostasuna ekar dezake. 1943ko azaroaren 24ko epaiak bi baldintza jarri zituen isiltasuna aintzat hartu ahal izateko. Bata, isiltzen denak zerbait kontra esan ahal izateko aukera izatea; horrek, protesta edo erreserba sortaraz dezaketen arrazoiak ezagutzea dakar batez ere (osagai subjektiboa). Bestea, isiltzen denak erantzuteko beharrizana edukitzea, edota, behintzat, beste alderdiaren egitate nahiz proposamenak onesteko asmorik ez badu, normala izatea bere adostasunik eza erakustea (osagai objektiboa). Hala ere, Administrazio zuzenbidean, epaien bermea izateko eskubidea segurtatzeko, baita auzibidera iristea edota Administrazioaren jarduera ezak oztopatu ditzakeen beste zenbait eskubide subjektiboren eraginkortasuna segurtatzeko ere, isiltasuna batzuetan erabaki gaitzirizletzat eta, besteetan, erabaki onirizletzat hartzen da (isiltasun positiboa eta negatiboa). Hori dela eta, isiltasun mota bi daudela esaten da: negatiboa eta positiboa.