Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 106

106

RAMON PARADA

Bestalde, Auzitegi Gorenak modu hertsian interpretatu du manu hori, eta ondokoak ez direla egintza baiezleak esan du, eta, horrenbestez, errekurtsoa jar dakiekeela: a) Araudiak eta berauek banan­banan eta behin eta berriro aplikatzen dituzten egintzak, esaterako, funtzionarioei hartzekoen ordainketa nominen bidez egiten zaienean, «ze ordainketa horiek segidako traktu harremanen barruan kokatzen dira: ordainketa bakoitzak denbora aldi desberdinetan emandakoak eta ezaugarri desberdinekoak izan daitezkeen zerbitzuak ordaintzen ditu; halakoetan ez da bidezkoa, beraz, aurreko beste irmo eta haizuturen bat berregiten duen egintzaz hitz egitea» (Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 26ko 126/1984 epaia, eta Auzitegi Gorenaren 1976ko martxoaren 8ko nahiz 1985eko urtarrilaren 18ko epaiak). b) Beste aurrekoren batzuk interpretatzen dituzten egintzak, aurreko inguruabarrekiko egokitzea dakartenean (1982ko abenduaren 17ko eta 1986ko uztailaren 14ko epaiak). c) Denbora igarota ere, beti aurkara daitezkeen Zuzenbide osoko egintza deusezak; horrenbestez, «40.a) artikuluak aipatutako onartezintasunaren arrazoia dagoen aztertzean kautela eduki beharko da, Konstituzioaren 106.1. artikuluak nagusiarazten duen administrazio jarduera osoa fiskalizatzeko klausula indarrean jartzen denean, eta deuseztakorrak diren administrazio egintzetara mugatuko da, egintza horietan bakarrik esan daiteke ukitutakoen baimena dagoela eta» (1983ko abenduaren 4ko eta 1986ko irailaren 26ko epaiak). Administrazioak lau urteko epean zuzendu(ko) duela azken jurisprudentzia hori ulertu behar da orain. d) Berandu harturiko ebazpenak, administrazio isiltasunak sortutako isilbidezko egintzak ez baitira benetako egintzak, eta, horrenbestez, ezin baitira irmo gelditu eta ezin izango baititu beste egintza batek baieztu (1978ko uztailaren 3ko eta 1983ko urtarrilaren 25eko epaiak). e) Jakinarazi ez edota txarto jakinarazi diren egintzak errepikatu edo baiezten dituztenak (1979ko martxoaren 31ko, 1983ko martxoaren 8ko, 1984ko martxoaren 5eko eta 1986ko maiatzaren 28ko epaiak).

6. NORBANAKOEN ALDEKO EGINTZAK ETA KARGA EGINTZAK Euren edukia dela eta, gehien erabiltzen den administrazio egintzen sailkapena norbanakoen alor juridikoa zabaldu eta murrizten duten egintzak bereizten dituena da, oso eraentza juridiko desberdinetara eramaten baitute. Bereizketa horrek toki garrantzitsua du legerian eta jurisprudentzian.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu