Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 103

ADMINISTRAZIO EGINTZA. MOTAK ETA OSAGAIAK

103

berriz, kontrol juridikoaren mugak izango dira kontutan, hau da, epaileen babesak dakartzan mugak».

5. EGOERARIK SORTZEN EZ DUTEN EGINTZAK, EGINTZA IRMO EDO HAIZUTUAK ETA EGINTZA BAIEZLEAK Auzibideari begira, interesgarria da egoerarik sortzen ez duten egintzak, egintza irmo edo haizutuak eta egintza baiezleak bereiztea, baita euren aurkakoak ere (egoera sortzen dutenak, irmoak ez direnak eta jatorrizko egintzak). Egoerarik sortzen ez duten egintzek ez dute Administrazio emailearen borondatea behin betiko adierazten, errekurtsoa jarri ahal baitzaie hierarkia mailan duten goragoko organoan, judizio bidera jo baino lehen. Kontzeptu hori ateratzeko, legea modu negatiboan interpretatu behar dugu «gobernu bidea agortzen duten egintzak» aipatzen dituenean. Estatuko Administrazioan bide hori agortzen dute: a) Ministroen Kontseiluaren eta batzorde eskuordetuen egintzek; b) ministroek euren sailei eratxikitako eskumenak egikaritzean sortutako egintzek; c) beheragoko mailako agintarien egintzek, beste organoren batek ebazteko gaitasuna eskuordetu eta organo horren ebazpenek administrazio bidea agortzen dutenean; d) langileen arloko idazkariordeen eta zuzendari nagusien egintzek (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria). Antzeko irizpideak erabilita kalifikatu beharko dira autonomi erkidegoetako Administrazioak emanda­ koak ere. Toki Administrazioan horiexek dira egoera sortzen dutenak: a) Osoko Bilkuraren egintzak, baita alkatearenak, lehendakarienak eta Gobernu Batzordeenak ere, baldin eta sektorekako lege batek Estatuko edo autonomi erkidego bateko Administrazioaren geroagoko onespena behar ez badu, edota goragoko erakunde batek eskuordetuta jarduten ez badute; b) beheragoko agintari eta organoen egintzak; alkateak, lehendakariak edota administrazio bidea agortzen duen beste organoren batek eskuordetuta ebazten dutenean; c) beste edozein agintari nahiz organoenak, lege batek horrela xedatzen duenean (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 52. art.). Aurreko kasuak kenduta, egoerarik sortzen ez duen egintza bati errekurtsoa egiteko ohiko modua administrazio bidea agortzea da, egintza horri dagokion errekurtso arrunta jarrita, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak hierarkiako errekurtsoa deitu zuena. Hala ere, hierarkian maila bat baino gehiago dagoenean, errekurtso arrunt edo gorabidezko errekurtso bakarra jartzea nahikoa ote den azaltzen da, edota hierarkiaren gorengo mailaraino iristeko beste errekurtso jarri behar ote diren. Itxuraz horixe da, orain, soluzioa,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu