Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Page 362

Horrela, herri zehatz baten naziokotasun formala duen sozietatea eratuz atzerritarraren izaera juridikoari buruzko aplikatzea saihestu nahi denean, kontuan hartu beharra dago egoitzaren eta naziokotasunaren arteko lotura eta egoitza aukeratzeko askatasunaren printzipioa. Gai horri buruzko arau bereziek atzerritarrari buruzko ad hoc nozioa erabiltzen dute, kanpoko inbertsioei dagokienez, esaterako (ikus Atzerritarrek Espainian Egindako Inbertsioei buruzko Legearen 1. art.). Horrela ere, sozietate anonimoei arau bereziak aplikatzen zaizkie, eta arau horiek murriztu egiten dute sozietate anonimoek euren akzioekin negozioak burutzea, batak bestearen akzioak dituzten enpresen kasuan, edo filialekin ere (ikus SALren 82. art. eta ondorengoak). Adibide gisa ere hauxe dugu: sozietate anonimoen araubidea aztertuz, sozietate horien azpikapitalizazioa murriztu nahi duen jarrera, hain zuzen, sozietateek duten kapital materiala eta beharrezko kapitalizazioaren defentsari buruzko doktrina orokorra eratzeko balio duena. Horrela azpikapitalizazio materiala dagoenean (hots, sozietatearen helburuak lortzeko, jarduerei buru emateko kapitala urria denean), ezin izango zaie aplikatu erantzukizun murriztuaren pribilegioa, inguruabar horiek ezagutuz, horien aurka jarri ez diren bazkideei behintzat; halaber, azpikapitalizazio nominala dagoenean (aurrekoaren antzera, baina noiz eta bazkide batzuek edo guztiek, harreman juridiko ezberdinak direla medio, sozietateak bere jarduera ekonomikoa egin dezan tresnak ekartzen dituztenean), baliabide ekonomiko horiek benetako kapitaltzat jo daitezke, hots, ekarpen gisa ematen ez direnean. Era berean, pertsona bakarreko sozietateei buruzko arauak hautsiz, bazkide bakarreko sozietate bat eratuko balitz, bazkide bakar horrek ez luke izango erantzukizun mugatuaren onura. Hau da, sozietatearekin erantzukizun pertsonal, mugagabe eta solidarioa izango luke (EMSLren 129. art.). Pertsona juridikoen eta hori osatu edo zuzentzen duten pertsona fisikoen arteko bereizketa mugatua da, zigor-arloan ere. ZKren 31. art.aren arabera, “norbaitek, pertsona juridiko baten egitezko zein zuzenbideko administratzaile gisa, edo legezko nahiz borondatezko ordezkaritzaren bitartez, beste baten izenean jarduten badu, orduan, erantzukizun pertsonala izango du, nahiz eta berari dagokion delitu edo faltaren subjektu aktiboa izateko baldintza, ezaugarri edo harremanak bete ez, baldin eta inguruabarrok erakunde edo pertsona ordezkatuarengan badira”. Ildo horretatik, zigortzeko moduko ekintza (esaterako, ondasun higigarriak gordailuan jaso izana ukatzea) sozietate ordezkariak gauzatzen du, eta berari egozten zaio itxuraz pertsona juridikoari (hala nola, gordailuzainari) dagokion egoera juridiko berezia. Horrela, aplikagarria izan daiteke tipo penal berezia (adibidean, ZKren 252. art.ko kasuetatik bat; artikulu horretako guztiak bezala, bidegabeko jabetzapen kasua).

BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO: «La persona jurídica», RDN, XXVIII (1960), 7. or. eta ondorengoak; ARECHEDERRA: «El origen de la doctrina ‘ultra vires’ en el ‘Common Law’», A.A.M.N., XXX1.a. (1991), 639. or. eta ondorengoak; BOLDO: Levantamiento del velo y persona jurídica en el Derecho privado español, Iruñea, 1996; CAFFARENA: Comentarios del Código civil, I. liburukia, Madril, 1991, sub 35. artikulua eta ondorengoak; CAPILLA: La persona jurídica: funciones y disfunciones, Madril, 1984; COSSÍO: «Hacia un nuevo concepto de persona jurídica», ADC, 1954, 623. or. eta ondorengoak; COSSÍO: «Comentarios a los arts. 35 a 39», in ALBALADEJO, Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, I, Madril, 1978; DE ÁNGEL YÁGÜEZ: La doctrina del «levantamiento del velo» de la persona jurídica en la reciente jurisprudencia, Madril, 1990; DE CASTRO: La persona jurídica, Madril, 1984; DE LOS MOZOS: «La evolución del concepto de persona jurídica en el Derecho español», in Derecho civil. Métodos, sistemas y categorías jurídicas, Madril, 1988, 239. or. eta ondorengoak; DOBSON: El abuso de la personalidad jurídica (en el Derecho privado), Buenos Aires, 1991; DORAL Y MARTÍN: «La persona jurídica hoy», RGLJ, 256 (1984), 279. or. eta ondorengoak; FERRARA: Teoría de las personas jurídicas (itzul. esp.), Madril, 1929; GALGANO: «Delle persone giuridiche», in Commentario ScialojaBranca, Bolonia, 1969; MOLINA: «El levantamiento del velo jurídico en el ámbito de un mismo grupo de sociedades. ¿Un falso debate?», ADC, 1995, 751. or. eta ondorengoak; MOLINA: Persona jurídica y disciplina de los grupos de sociedades, Bolonia, 1995; PANIZO: Persona jurídica y ficción, Iruñea, 1975; PAZ-ARES: «Sobre la infracapitalización de sociedades», ADC, 1983IV, 1.587. or. eta ondorengoak; PUIG FERRIOL: I1. liburukia, 2. zatia, PUIG BRUTAU-ren Fundamentos de Derecho civil, Bartzelona, 1979, 643. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ GUITIÁN: El derecho al honor de las personas jurídicas, Madril, 1996; SANTI ROMANO: Fragmentos de un diccionario jurídico, Buenos Aires, 1964, 225. or. eta ondorengoak; SERIK: Apariencia y realidad en las sociedades mercantiles, (itzul. esp.), Bartzelona, 1959; TRAVIESAS: «Las personas jurídicas», RDP, 1921, 193. or. eta ondorengoak.

Hogeita zortzigarren gaia ELKARTEAK ETA FUNDAZIOAK Laburpena: §65. Elkarteak.— 238. Kontzeptua eta osagaiak: A) Elkartuen aniztasuna; B) Helburu erkidea: a) Zilegitasuna; b) Ahalezkotasuna; c) Zehaztasuna. C) Antolaketa.— 239. Elkarteak eta sozietateak.— 240. Elkarteei buruzko legeria.— 241. Konstituzioaren 22. artikulua: A) Elkartzeko askatasunaren ezaugarriak; B) Elkartzeko askatasunaren oinarrizko edukia; C) Konstituzioaren araubidea aplikatzeko esparrua.— 242. Elkarte motak.— 243. Elkartearen eraketa.— 244. Elkarteen Erregistroa.— 245. Nortasun juridikoa.— 246. Araubidea: A) Elkartuak; B) Organoak, C) Erabakiak; D) Araubide ekonomikoa.— 247. Etendura eta azkentzea.— 248. Herri-onurako elkarteak.— 249. Araubide berezia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.