KZren 356. artikuluaren arabera, «fruituak jasotzen dituenak ordaindu egin beharko ditu hirugarrenak fruituak ekoitzi, bildu eta gordetzeko izan dituen gastuak». Manuaren kokapena ez da zuzena, eta garrantzi berezia izango du esku-hartze edota gatazka kasu zehatzetan, esaterako, edukitza eta gozamen kasuetan. Manuaren esangurari dagokionez, baldintza hau betetzen duela esan genezake: fruituak ekoizteko lan egin zein gastuak izan dituena eta fruitu horiek jasotzeko eskubidea duena ez dira pertsona bera. Beraz, 356. artikuluak zuzena ez den aberastea saihestu nahi du (PUIG BRUTAU). Fruituak ekoizteko ezinbestekoak izan diren gastuak bakarrik ordaindu beharko dira, beraz, 356. artikuluak ezartzen duen erregelatik at geratzen dira alferreko, gehiegizko eta luxuzko edo atsegin hutsezko gastuak. Manuak justizia eta ekitatearen printzipioa biltzen du, eta printzipio horretatik hiru ondorio atera daitezke (LÓPEZ VILAS): (a) gastuak ordaindu beharko dira, fruituak ekoitzi, bildu eta gorde duenaren onustea edo gaitzustea kontuan hartu gabe, hau da, legezko irizpidea izandako gastuen datu objektiboan oinarritzen da; (b) fruituak jasotzen dituenak beharrezko gastuak ordaintzen ditu, baina ez gauzaren balioa era nabarmenean igo duten borondatezko gastuak; (c) nahiz eta artikuluak zenbatezko mugarik zehaztu ez, gehiegizkotzat jo daitezkeen gastuak kanpoan geratu behar dira.
BIBLIOGRAFIA ALBALADEJO: Derecho civil, I, 2. liburukia, 9. argitaraldia, Bartzelona, 1985; ALONSO PÉREZ: «Coment. arts. 354 y sigs. C.C.», in Comentarios al C.C. y Comp. Forales, zuz. M. ALBALADEJO, V1 eta 2. argitaraldia, Madril, 1990, 287. or. eta ondorengoak; BONET CORREA: Las deudas de dinero, Madril, 1981; CLAVERÍA: «Las pertenencias en Derecho Privado español», ADC, 1976, 3. or. eta ondorengoak; CLAVERÍA: «Comentario art. 333 y sigs. C.C.», in Comentario del Código Civil, Justizia Ministerioa, I, Madril, 1991, 921. or. eta ondorengoak; DE CASTRO: Temas de Derecho Civil, Madril, 1972; DELGADO ECHEVERRÍA: «Adquisición y restitución de frutos por el poseedor», ADC, 1978; DÍEZ-PICAZO eta GULLÓN: Sistema de Derecho Civil, I, 7. argitaraldia, berrinprimatzea, Madril, 1990; DÍEZ-PICAZO eta MONTÉS: Lecciones de Introducción al Derecho Privado, Oviedo, 1976; GARCÍA CANTERO: «Los frutos en el Código Civil español», RDN, 1955, 61. or. eta ondorengoak; GARCÍA CANTERO: «La finca como objeto de derecho real», RDCI, 1966, 281. or. eta ondorengoak; LACRUZ: Elementos de Derecho Civil, I3, Bartzelona, 1984; LÓPEZ Y LÓPEZ, Ángel Manuel: “Obligaciones pecuniarias”, EJB, 1995; LÓPEZ VIVAS: «Coment. arts. 355 y 356 C.C.», in Comentario del Código Civil, Justizia Ministerioa, I, Madril, 1991, 997. or. eta ondorengoak; MIQUEL GONZÁLEZ: «Coment. art. 451», in Comentario al Código Civil, Justizia Ministerioa, I, Madril, 1991, 1214. or. eta ondorengoak; MORENO QUESADA: «Régimen jurídico de los frutos pendientes», RCDI, 1967, 963. or. eta ondorengoak; PUIG FERRIOL, in Fundamentos de Derecho Civil (PUIG BRUTAU), I, 1. liburukia, Bartzelona, 1979; PUIG BRUTAU: Fundamentos de Derecho Civil, I, Bartzelona, 1959; ROCA SASTRE: Derecho Hipotecario, 7. argitaraldia, Bartzelona, 1979, 404. or. eta ondorengoak; VALPUESTA, Mª R.: «Frutos, productos y acciones en el depósito civil», RDN, 1982, 371. or. eta ondorengoak.
PERTSONA JURIDIKOAK Hogeita zazpigarren gaia NORTASUN JURIDIKOA