Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Page 18

ahalmenak gauzatzeko beharrezkoa den kanpoko munduaz arduratzen diren kategoria juridikoak (ondarea eta gauzak); eta, azkenik, pertsona juridikoak. Zati orokor horren aurretik sarrera jartzen da, eta bertan aztertzen dira arau juridikoaren teoria orokorrak sorrarazten dituen arazoak. Izatez, arazo horien azterketa eta azalpena Zuzenbide zibileko adituen kultur ondasunak dira, batez ere, arazo horien araubidea izan delako kode zibiletako hitzaurrea, Espainiaren kasuan atariko titulua (esangura hertsian gai zibila ez bada ere). Ondoren, betebehar eta kontratuen azterketa dator, pertsonen arteko ondare lankidetzarako oinarrizko tresnak baitira horiek ekonomia aurreratuetan. Idazti horrek betebeharra osoosorik aztertzen du, bai orokorrean, baita kasuankasuan ere. Hirugarrenez, gauzen gaineko eskubideak aztertzen dira; Savignyren jatorrizko plana goitik behera aldatu egiten da, Alemaniako autoreak bigarren tokian jarri baitzuen eskubide horien azterketa, betebehar eta kontratuen aurretik. Laugarrenez, familiaren barneko harremanak aztertzen dira, familia osatzeko ohiko erakundetik hasi (ezkontza), ezkontideen arteko harreman pertsonal eta ondare arloko harremanei heldu, eta semealabatasunarekin amaitzeko. Azkenik, Zuzenbide zibilaren edukia osatzera dator heriotzaren ondoriozko oinordetzaren idaztia. Deskripzio labur horrekin eta egituraketa berberarekin bat datozen lanak erabiliz gero, Zuzenbide zibilak gaur egun duen edukiari buruzko ikuspegi orokorra izan genezake. Gorago azaldutakoak ez du esan nahi Zuzenbide zibilaren edukia aldaezina denik. Zuzenbide zibilaren eta antolamendu juridikoa osatzen duten beste alor batzuen (batez ere, hurbilenen) arteko bizikidetasunak eztabaidaguneak sortzen ditu, besteak beste, gaur egun Jabetza intelektualari buruzko zuzenbidearekin, edota Kontsumitzaileei buruzko zuzenbidearekin gertatzen denez. Azken horri dagokionez eta hizkamizkatan sartu gabe, arazoa hauxe da: kontsumitzaile izatea zer den zehaztea, hain zuzen. Konponbideak bi izan daitezke: batetik, kontsumitzaile izateagatik zuzenbide bereziren bat aplikatzea; edo, bestetik, gizaki guztiak kontsumitzailetzat hartzea, kontsumitzaile izateagatik ematen zaigun babesa defentsa mekanismoa delako, alegia, kontsumitzaileei ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkieten subjektuen aurkako defentsa mekanismoa.

BIBLIOGRAFIA ALEJANDRE: Derecho primitivo y vulgarización jurídica, Sevilla, 1977; ARNAUD: Les origines du Code civil, Paris, 1969; CALASSO: Introduzione el Diritto comune, Milan, 1951; CALASSO: «Le basi storiche delle partizioni», Enc. Dir., XII; CALASSO: Medioevo del diritto, I (Le fonti), Milan, 1954; CARRASCO: El Derecho civil: señas, imágenes y paradojas, Madril, 1988; CLAVERO: Derecho común, Sevilla, 1977; DÍEZ-PICAZO: «El sentido histórico del Derecho civil», RGLJ, 1959; GALGANO: Il diritto privato fra codice e costituzione, Bologna, 1983; GIL RODRÍGUEZ: «Acotaciones para un concepto del Derecho civil», ADC, 1989; GRITAMA: «Ius privatum y ius civile romanorum», Estudios jurídicos en homenaje al profesor Santa Cruz Teijeiro, I, Valentzia, 1974; HATTENHAUER: Conceptos fundamentales del Derecho civil, Bartzelona, 1987; IRTI: La edad de la descodificación, Bartzelona, 1992; JORDANO BAREA: «Concepto y valor del Derecho civil», RDP, 1962; KOSCHAKER: Europa y el derecho romano, Madril, 1955; LIPARI: Derecho privado. Un ensayo para la enseñanza, Bologna, 1980; LÓPEZ LÓPEZ: «Estado social y Sujeto Privado: una reflexión finisecular», Quaderni Fiorentini per la Sotoria Del Pensiero Giuridico Moderno, 25 (1996), 409. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ DE AGUIRRE: El derecho civil a finales del siglo XX, Madril, 1991; NICOLO: «Diritto civile», Enciclopedia del Diritto, XII, Milan, 1964; TARELLO: Storia della cultura giuridica moderna, I, Bologna, 1976; WIEACKER: Historia del derecho privado de la Edad Moderna, Madril, 1957.

Bigarren gaia ESPAINIAKO ZUZENBIDE ZIBILAREN ERAKETA HISTORIKOA (I). KODEGINTZA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.