Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Page 123

dauden araubide eta antolamendu juridikoen aplikazioa xedatzen duten arauek. Kode Zibilaren atariko tituluaren V. kapitulua (13. art.tik 16.era) horri buruz ari da; hala ere, gorago azaldu ditugun Konstituzioaren manuek arauketa hori zuzendu eta gaurkotu egin dute. Espainiako lurraldean legeria zibil bat baino gehiago batera indarrean dagoenez gero, gatazkak sortzen dira. Gatazka horiek konpontzeko erabiltzen diren irizpideak eta Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauetara biltzen direnak parekoak dira, KZren 16. art.ak zenbait ñabardura sartu arren.

BIBLIOGRAFIA BONNEAU, T.: La cour de Cassation et l´application de la loi dans le temps, Paris, 1990; DE CASTRO, F.: Derecho civil de España, I, 3. argitaraldia, Madril, 1955; DEKEUWERDEFOSSE, F.: «Conflicts de lois dans le temps. Article 2 code civil», JC, 1981; DEKEUWERDEFOSSE: Les dispositions transitoires dans la legislation civile contemporaine, Paris, 1977; DÍEZ-PICAZO eta GULLÓN: Sistema de Derecho civil, I, 7. argitaraldia, Madril, 1989; GARCÍA VALDECASAS, G.: «Sobre la significación del principio de no retroactividad de la leyes», ADC, 1966; GAYA SICILIA, R.: El principio de irretroactividad de las leyes en la jurisprudencia constitucional, Madril, 1987; LÓPEZ MENUDO: El principio de retroactividad de las normas jurídico administrativas, Sevilla, 1982; MONTÉS, V. L.: Comentarios a la reforma del Derecho de Familia, Tecnos argitaletxea, II, 1983; ROUBIER, P.: Le droit transitoire, 2. argitaraldia, Paris, 1960; SANCHO REBULLIDA, F.: «Término de vigencia de la ley. Derecho transitorio», in Elementos de Derecho Civil, J. L. LACRUZ eta beste batzuk, ber. J. DELGADO, Bartzelona, 1988.

PERTSONARI BURUZKO ZUZENBIDEA Hamahirugarren gaia PERTSONAREN IDEIA: ERAKUNDE IZAERAKO ESANGURA Laburpena: §31. Pertsona kontzeptua.— 79.— Pertsona kontzeptuaren erakuntza juridikoa.— 80. Pertsonaren garrantzia eta babesa.— 81. Giza eskubideak, oinarrizko eskubideak eta nortasun eskubideak.— §32. Gaur egungo marko juridikoa.— 82. Konstituzioaren 10. artikulua: A) Manuaren esanahia; B) Arau horrek sartutako oinarrizko eskubideak; C) Manuaren interpretazioa; D) Oinarrizko eskubideen mugak. — 83. Nazioarteko itunak eta akordioak.— 84. Pertsona kontzeptuaren erakunde izaera eta esangura teknikoa.

§31. PERTSONA KONTZEPTUA 79. Pertsona kontzeptuaren erakuntza juridikoa Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen gizaki guztiok garela pertsonak, hau da, gizarte antolakuntzak eta, bereziki, estatuak zenbait balio aitortu eta errespetatu behar dituzte, gizakiok horien titularrak garelako. Izan ere, Zuzenbide zibilaren eta, orokorrean, Zuzenbidearen ardatza hauxe da: gizaki oro, kolektibitate antolatuaren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.