Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 95

Stein 2 OK :Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:05 P谩gina 76

76

P ETER G. S TEIN

demandatua erregearen epaileen aurrera eramateko, horrek demandatzailearen galderei erantzun ahal izateko . Demandan zenbait inguruabar zehazten ziren, eta halakoak frogatzeak demandatzailearen aldeko erabakia ekar zezakeen. Erregearen epaileek xehetasunez erabaki behar zuten alderdiek azaldutako egitateak bat zetozten demandarekin edo ez, eta jarraian, aditua ez zen epaimahai bati eskualdatzen zioten arazoa; tokiko hamabi gizonezkoek osaturiko epaimahai horrek erabakia hartu behar zuen, lekukotza guztiak jendaurrean entzun eta gero. Akzioa hasten zen, bada, ofizial publikoak jarritako demandarekin, eta horrek kontrola zitzakeen errege-auzitegira helduko ziren gaiak; amaitu, akzioa amaitzen zen aditua ez zen epaimahaiak kasuan kasuko egitateen inguruan hartutako erabakiarekin. Horrenbestez, zuzenbide erkideko auzitegietako prozedura horrek gogora ekartzen digu Erromako zuzenbide klasikoaren garaiko formulen prozedura. Ez zegoen zuzeneko eraginik, baina antzekotasunak ageri-agerikoak dira. Erregearen epaileek ohitura hartu zuten euren erabakien oinarritzat. Tokiko auzitegietan aplikatzen zen tokiko ohiturak eguneroko jardunean zuen oinarria; Common Laweko auzitegien ohitura, ordea, epaileek eurek egin zuten, neurri handi batean. Ohitura hori auzitegien bildumetan aurkitu behar zen. Vacarioren Liber pauperumari ohituraren inguran eginiko glosak kontinenteko beste glosak baino harago joan ziren ohituraren baliozkotasuna baieztatzerakoan; glosa horiek, berebat, oinarri teorikoak eskaini zituzten, errege-auzitegiek garatutako ohiturazko zuzenbide erkide berriarentzat. Ohiturazko eginerak indartsu bihurtu ziren zuzenbidearen alor guztietan, baita zuzenbide kanonikoaren esparruan ere. Aita santuek emandako dekretalen hizkera ikusita, eskuarki ulertzen zen euren horretan aplikatu behar zirela elizaren arlo guztietan, baina praktikan, probintzia bakoitzeko toki usadioek aldarazten zituzten dekretal horiek. Eginera hori Erromako zuzenbide zibilera jota bidezkotu ahal zen, eta hori zeharo garrantzitsua izan zen jurista guztientzat.

Zuzenbide zibila eta tokiko zuzenbideak XIII. mendean XIII. mendean hainbat saiakera egin ziren Europako zenbait herritan toki zuzenbidea idatziz jasotzeko. Horrek ahalbidetu zuen zuzenbide zibilaren kategoria eta printzipioetara itzultzea begiak. Ingalaterrako zuzenbide erki-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu