Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 88

Stein 2 OK :Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:05 P谩gina 69

Justinianoren zuzenbidea berpiztea

69

Zuzenbidea aplikatzea: prozedura Hala zibilistek nola kanonistek onartu zuten hagitz garrantzitsua zela prozedura arrazionala eratzea, erabiltzeko moduko testuetatik abiatuta; horrexegatik, batera ekin zioten gai horri. Kanonistek halako prozedura behar zuten euren auzitegiei begira, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituelako oinarri moduan erabiliko zituzten argudio esanguratsuak. Erromatarrek ez zituzten bereizi prozedura eta zuzenbide substantiboa; ondorenez, gai horren inguruko testu esanguratsuak sakabanaturik agertu ziren Corpus iuris civilis osoan. XII. mendean, prozedura erkidearen beharrizana areagotu zen ber, betiko frogabideen kontrako nahigabea ere hazi zen, ordalia desberdinetan oinarritutako frogabideen kontrakoa, alegia. Irnerioren osteko glosagileen belaunaldiak eman zuen lehenengo urratsa arazo horri aurre egiteko. Bulgarok, lau doktoreetatik batek, Excerpta legum izeneko lana idatzi zuen, bere lagunari, 1123.etik 1141.era elizako kantziler izango zen Aimeriko kardinalari, zuzenbidearen misterioak (arcana iuris) azaltzeko. Hasteko, akzioaren osagaiak, alderdiak, demandaren eta defentsaren argudioak, froga, epaia eta gora-jotzeak azaltzen ditu. Gai hori jorratu zuten lehendabiziko juristen artean batzuek aditzera eman zuten ondokoa: alderdiak eta epailea ez ezik, lekuko eta abokatuak ere alderditzat hartu behar dira. Hala ere, zioen Bulgarok, akzioaren muina hiru pertsonen arteko prozedurak osatzen du: batetik, demandatzailea daukagu, eskaera adierazten duena; bestetik, demandatua, haren aurka eginez; eta, azkenik, epailea, aurreko bien artean. Bulgarok azpimarratu bezala, akzio zibilean, frogaren zama eskuarki demandatzaileari dagokio, eta frogarik izan ezean, autua zinaren bidez konpon daiteke. Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero berria bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea, baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea. Bassianok adibide praktikoak eskaini zituen, libellus deitutakoaren bezalako demanda zehatza aurkezteko moduari buruz. Geroko egileek, berriz, prozeduraren abiaburu izan behar ziren oinarrizko printzipioak bilatu zituzten, besteak beste: epaileek ezin zituzten autuak ebatzi euren sinesmenen arabera, ezpada alderdiek eskatutakoaren arabera eta horien allegationes izenekoak kontuan hartuta.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.