Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 84

Stein 2 OK :MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:05 PĂĄgina 65

Justinianoren zuzenbidea berpiztea

65

geldiarazteko ahaleginak eginez, baina azkenean aita santua ikasleen alde jarri zen. 1217an, aita santu Honorio III.ak ohartarazi zuen ikasleak bertan gelditzera derrigortu beharrean, hobe izango litzatekeela pizgarriren bat eskaintzea, nahita gera zitezen. Bi urte beranduago, aita santuak honako ahalmena eman zion Bolognako artxidiakonoari: zuzenbideko ikasketak amaitzen zituen ikasleari edonon irakasteko eskubidea aintzatestea; horretara, Unibertsitatea elizaren mende geratzen zen, zeharka izan arren. Bolognako arrakasta ikusita, arin imitatu zen eredu hori, eta Italiako beste hainbat tokitan ere zuzenbideko fakultateak eratu ziren. Modenan, esaterako, 1175. urtean sortu zen zuzenbideko fakultatea. Paduako studiumak 1222an hasi zuen bere ibilbidea eta Italiako beste hiri batzuek eredu horri ekin zioten, Paviak esaterako, bertako zuzenbide lonbardiarraren eskola zuzenbide zibil eta kanonikoko fakultate bihurtuz. 1224. urtean, berriz, enperadore Federico II.ak Napoleseko Unibertsitatea sortu zuen, eta bertan zuzenbide erromatarra bakarrik irakasten zen. Unibertsitate berriaren arrakasta ziurtatzeko, enperadoreak agindu zuen bere mendekoek bertan ikasi behar zutela, eta ez, ordea, Bolognan. Hasieran, Siziliako erreinuan bakarrik aplikatu zen agindu hori, baina gero, Lonbardiako Ligarekin izandako liskarraren ondorioz, eta Bologna liga horretako kide izateagatik, bere agintepeko lur lonbardiarretako mendeko guztiei zabaldu zien Bolognan ikasteko debekua, baita Alemania eta Borgoinako mendekoei ere. Neurri hori tamalgarria izan zitekeen Bolognarentzat, baina beste behin ere aita santu Honorio III.aren esku-hartzeari esker, debekua ezeztatu zen.

Italiatik kanpoko ikasketa berriak XII. mendearen hasieran argi zegoen Bolognako irakaskuntza-sistema onartuta zegoela Europako hego-mendebaldean, Alpeetatik harantz. Inguru horretara, Proventzara, Languedoc eta DauphinĂŠ izenekoak ere bildu ziren Erdi Aroko eraketan, eta izatez, toki hori lur emankorra izan zen, halako eraginak jasotzerakoan. Eskualde horretako ohituretan beste toki batzuetakoetan baino osagai erromatar gehiago agertzen ziren, bisigodo eta burgundioek zuzenbide erromatarraren inguruan egindako bildumen ondorioz. 1127 eta 1130. urteak aldera, Rodano haraneko Die barrutian Erakundeei buruzko Summa egin zen, San Ruforen arau agustindarrei lotutako zuzenbide eskola batean, eta Summa horri lustiniani est in hoc opera izenburua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu