Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 77

Stein 2 OK :Maquetación 1 02/07/13 13:05 Página 58

58

P ETER G. S TEIN

agertu ziren brokardoen bildumak. Bilduma horietara brokardoak proposaturikoaren aldeko zein aurkako testuak biltzen ziren beti. Lehendabiziko begirada azkarrean brokardoen iturburua zuzenbide zibilean kokatu arren, kanonistek ere gogo biziz onartu zituzten halakoak. Bilduma horiei esker, abokatu lanpetuek erraz aurki zitzaketen agintedun testuak, euren argudioak indartu eta epailea harritzeko; baten baino gehiagotan, bildumak erabiltzen ziren «epailea zientziaren bitartez itsutzeko». Azzok, Bassianoren dizipuluak, kasu zehatzei buruzko eztabaida xeheak laburtzeko atazari ekin zion, glosagileen aurreko belaunaldiek izandako eztabaidak laburtzeari, hain justu ere. Kodeari eginiko Summak eragin hain handia izan zuen, behar-beharrezko bihurtu zela auzitegietako egineran; atsotitz gisa hauxe esan ohi zen: «Azzon ez dagoena, ez litzateke auzitegietan erabili behar». Azkenik, Irnerioren osteko mendean, 1220 eta 1240 bitartean, Accursiok, Azzoren dizipuluak, zuzenbide zibilaren eskolako kide guztiek, hots, glosagileek, sortutako glosa oro bildu zituen; bilduma hori erreferentzia-lan bihurtu zen, Justinianoren testuei eginiko ohiko glossa, hain zuzen ere. 96.000 glosa inguru jaso zituen lan horrek, eta laster kendu zien lekua aurrekoei; are gehiago, lan hori kopiatu ez ezik, inprimatu ere egin zen beranduago, jatorrizko testuekin batera. Ulertu zen Accursioren Glosara jo ezean, zatikako bertsioak bakarrik atera zitezkeela Justinianoren testuetatik. Mendeetan barrena, Accursioren Glosa izan zen zuzenbide erromatarrak eratorritako doktrina gisa aurkeztu zen guztiaren oinarri. Denek onartutako jokarau bihurtu zen hurrengoa: «glosak bildu ez duena, auzitegiek ez dute aintzatetsiko». XX. mendearen azken hamarkada arte itxaron behar izan da, Irnerio eta Accursioren arteko belaunaldiak ekarritako kontzeptu zein ideien aberastasuna aintzatesteko, eta hori Accursioren aurreko idazkiak sakon aztertzean ikusi da. Izan ere, glosaren agintea da kontinenteko zuzenbide zibilean oraindik erabiltzen den ideia honen jatorria: agintedun testu juridiko baten gaineko iruzkin akademikoa berez da zuzenbidearen egiazko iturri.

Zuzenbide zibila eta zuzenbide kanonikoa Bolognan berehala hasi ziren zuzenbide kanonikoa aztertzen, zuzenbide zibilarekin batera. Zuzenbide zibilarekin alderatuta, alabaina, zuzenbide kano-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu