Stein 2 OK :Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:05 P谩gina 54
54
P ETER G. S TEIN
tan, Italian luzaro kontsulta zitezkeen iturriei buruzko aipamenak jaso ziren, hots, Erakundeak, Kodea eta Epitome Juliani delakoei buruzkoak, baita Digestotik laburtutako bederatzi testu ere. Paviako juristek ez zuten arreta handirik jarri Digestoaren gainean, zuzenbide erromatarra ez zelako euren aztergai nagusia. Juristok Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten, eta euren itua zen epaile nahiz abokatuen prestakuntza behar bezalakoa izan zedin bermatzea. Onartu ere onartu zuten Justinianoren testuek balio zutela zentzu eta arrazoinamendu juridikoak irakasteko, baina horrek ez zuen esan nahi testuon edukia bera aztertzen zutenik. Interes txikiagoa jarri zuten Digestora bildutako argudio juridikoen gain, iturri erromatarrek zuzenbidearen izaera eta xedeari buruz oro har eratorritakoaren gain baino. Expositio izenekoak erakusten duen moduan, testuen laburpenak egitea ez zen nahiko juristentzat. Aurrerantzean, juristen asmoa izango zen testuok sakonean interpretatzea. Testuaren hitzez-hitzezkotasunak bidegabekeria ekar zezakeenean, Expositioak azpimarratu zuen testuaren arrazionaltasuna aurkitu behar zela, alegia, horren ratio legis zelakoa, testua ratio horren ildotik ulertu ahal izateko.
Zuzenbide zibila eta glosagileak Egiatan Paviako eskolak erreparatu zion testu juridikoen ikerketari ikuspegi berri batetik, baina Justinianoren bilduma aurrenekoz erakusteko ohorea ez dagokio Paviari, Bolognari baizik. Uste da zuzenbidearen lehenengo irakaslea Bolognan causidicus edo kontsulta-epaile bat izan zela, Pepo izenekoa, XI. mendearen azken hamarkadakoa. Ingalaterrako Ralph Niger teologoak mende bat beranduago idatzi zuenari ekinez, haren irakaspenen oinarriak Kodearen eta Erakundeen testuetan aurki zitezkeen, beraren auzitegi-argudioetan Digestoa aipatu ez arren. 1076. urtean, ulerbidez, Tuscanyko markesa zen Beatriceren Auzitegiak, Marturin zegoenak, lur baten titulartasunari buruzko auzia ebatzi behar izan zuen, monasterioaren eta edukitzailearen artean: monasterioak aurretiaz dohaintza baten bitartez eskuratutako jabetza erreklamatzen zuen; edukitzaileak, berriz, lur hori luzaroan eduki izana argudiatzen zuen. Azken horrek berrogei urteko preskripzioaren erakundea ekarri zuen hizpidera, lurraren edukitzari eusteko; auzitegiaren iritzirako, ordea, preskripzioa geldiarazi zen, monasterioaren alde restitutio in integrum delakoa gertatu zen momentuan, Pepok aipatutako Digesto 4, 5, 26.ak zioen bezala.