Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 70

Stein 2 OK :MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:05 PĂĄgina 51

Justinianoren zuzenbidea berpiztea

51

ko. Gisa bertsuan, estatu sekularrei begira elizaren eta horren hierarkia gorenen independentzia baieztatzeko balio izan zuen adierazpen horrek. Inbestidurei lotutako gatazkak bere horretan iraun zuen mende erdian barrena, elizak eta inperioak boterea erdiesteko zuten gatazkaren ikur bihurtuz. Izatez, gatazka hori pizgarria izan zen alderdientzat, euren uzi juridikoen aldeko argudioak bilatzeko orduan; aldi berean ulertu zen autu horrek Europa osoa ukitzen zuela. Azkenean, aita santu Kalisto II.ak eta enperadore Henrike V.ak 1122.an sinatutako Wormseko Konkordatuari esker amaitu zen gatazka hori; horren oinarria izan zen aldez aurretik Ingalaterrako Henrike I.arekin hitzartutako akordioa. Konkordatuak bereizi zituen, batetik, artzainaren ofizio espirituala eta, bestetik, horren egoera, koroaren basailu feudal gisa; horrez landara, konkordatuak ezarri zuen artzainak gorazarre egin behar ziela enperadoreari eta horren ahal feudalei, gero aginte espiritualaren ikur ziren eraztuna nahiz makila jaso ahal izateko, elizaren lerrundegian beraren gainetik zegoenarengandik. Akordioa erdietsi bezain laster, hauxe idatzi zion aita santu Kalisto II.ak Henrike V.ari: ÂŤZenbat eragozpen sorrarazi dituen elizaren eta inperioaren arteko liskarrak Europaren ideian, eta zenbat fruitu emango lituzkeen, berriz, gure arteko bakeak eta batasunak!Âť (Monumenta Germaniae Historica, Const. L110)... Taxu horretan, Europari lotutako sentimendu berria jaio zen: bide-erakusleak aita santua eta enperadorea izan arren, bere batasunari eutsi behar zion erakunde kristau antzo ikusi zen. Orduz geroztik, alabaina, bi arauketa zituen Europa sortuko zen, bakoitza bere antolamendu juridikoarekin.

Digestoa berraurkitzea XI. mendearen amaieran, kultura juridikoaren maila igotzen hasi zen, Justinianoren zuzenbidearekiko interesa modu nabarian berpizten ari zenean; notarioek euren agirietan eta abokatuek euren demandetan zehaztasunez erabili zituzten erakunde juridiko erromatarrak. Bildu zenetik bostehun urte igarotakoan, Justinianoren Digestoa arau eta argudioen iturri moduan erabiltzen hasi zen mendebaldeko Europan. Italiako liburutegietan eskuizkribu ezkutuak gorde ziren duda-izpirik gabe, baina hain handiak eta ulertezinak ziren, ustezko irakurleek ere ez zituztela erabiltzen. Digestoren hainbat eskuizkribu heldu dira egundaino eta horien guztien iturburua VI.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.