Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 68

Stein 2 OK :Maquetación 1 02/07/13 13:05 Página 49

Justinianoren zuzenbidea berpiztea

49

ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak. Hor ikus zitekeen zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela. Arau horietatik batzuk lege anglosaxoniarretan sartu ziren gerogarrenean. Idazle kristau garbizaleenek, Beda ohoragarriak esaterako, zuzenbide erromatarra gaitzetsi zuten laikoa zelako, eta ez kristaua. Hori gorabehera, katedral-eskola gehienetan eta monasterioko liburutegietan Antzinaroko legatuaren aztarna gorde zen. Ezin daiteke ezbairik gabe baieztatu zuzenbide erromatarraren ikerketari ekin zitzaiola, baina Erromak utzitakoaren zati izanda, zentzuzkoa dirudi zuzenbide hori hezkuntza sendo baten osagai esanguratsua izatea, elizgizonen kasuan batik bat. San Isidoro Sevillakoaren Etymologiae entziklopedikoak, gutxi gorabehera 620. urtean idatzitakoak, zuzenbide erromatarraren erreferentzia-iturri kontuzkoenak izan ziren Europa osoan barrena, Italia bazter utzita. San Isidorok zekien zuzenbide erromatarrak Inperioaren mendebaldeko zuzenbide arruntean zuen iturburua; arean, legegile erromatar garrantzitsuenak zerrendatzen dituenean, Justiniano aipatu ere ez du egiten. Europan gordetako eskuizkribu-kopurua ikusita, badirudi apaiz jakintsuek erabili zutela lan hori, adierazmolde juridikoen eta horien laburduren esangura aurkitzeko.

Eliza eta inperioa 774. urtean, Carlomagno errege frankoak lonbardoak garaitu eta bere semea tronuratu zuen errege gisa Pavian, Lonbardiako hiriburuan. Carlomagnok Alcuino Yorkekoa izeneko jakintsu anglosaxoniarraren eragina izan zuen. Izan ere, 781. urtean ezagutu zuen berori, eta errege-tutore ez ezik, aholkulari ere izendatu zuen, hezkuntza zein erlijioarekin lotutako gaietarako. Erroma caput munditzat hartzen zuen oroitzapena berpiztu zuen Alcuinok eta ideia hori izan zen, hain zuzen ere, «Carlomagnoren Berpizkunde» izenekoaren giltzarria. 800. urteko eguberri-egunean, Carlomagno Alcuinoren ikuspegia gauzatzen saiatu zen; horretarako, aita santu Leon III.ak enperadore izendatu ostean, Carlomagnok inperio berria berreraiki zuen, erresuma desberdinekin. Enperadoreak eta aita santuak, bi-biek ustiatu zuten Erromaren eta horren inperio unibertsalaren oroitzapen mistikoa. Erromako giza taldeak «Jainkoak koroatutako» pertsonatzat hartu zuen Carlomagno, eta horrek bere inperioari «santu» nahiz «erromatar» deitu zion.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.