Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 64

Stein 2 OK :Maquetación 1 02/07/13 13:05 Página 45

JUSTINIANOREN ZUZENBIDEA BERPIZTEA

Zuzenbide erromatarra eta zuzenbide germaniarra mendebaldean VI. mendetik XI.era bitarteko epealdian, Mendebaldeko Europan zuzenbide erromatarra ekartzen denean hizpidera, ulertzen da aipamena barbaroen kodeei buruzkoa dela, zehatzago esanda, bisigodoen zuzenbide erromatarrari buruzkoa. Lege-testu horiek garai klasikoko zuzenbide erromatarra baino gehiago, V. mendeko «zuzenbide arrunta» adierazten dute. Egin-eginean ere, zinezko mauka bihurtu ziren, bertatik arau juridikoak atera ahal zirelako, lege-testu labur eta soilagoak osatzeko. Justinianoren Bildumak zituen helburu eta konplexutasunarekin alderatuta, testu horien maila zientifiko-juridikoa eskasa zen oso, baina, hala eta guztiz ere, VI eta VII. mendeetan kontsultaren bat egitera hurbiltzen zirenei zaila egiten zitzaien horiek ulertzea. Inperioaren judizio-sisteman epaile profesionalek inperioko arauak betearazteko estatu-sarea osatu zuten, baina sistema hori Erdi Aroaren hasieran desagertu zen. Epaile horien ordez, toki bakoitzeko gizaki askeak agertu ziren, gatazkak herritarren bizitza ahalik gutxien aldatuz konpontzen saiatzeko. Gizaki askeen biltzar horiek zehaztu behar zituzten kasu bakoitzari aplikatu beharreko ohiturazko arauak. Edonondik begira dakiola ere, arauok ez ziren goitik behera aplikatu behar; haatik, gehienetan konpromiso gisako oinarrizko erreferentziak baino ez ziren, sor zitezkeen gatazkak konpontzeko orduan. Gizabanakoak mundu-mailako inperio bateko kide sentitu beharrean, jatorri etniko berdintsua eta antzeko tradizioak zituzten pertsonen talde baten zati sentitzen ziren. Ezinezkoa zenean alderdien arteko bakea egitea, erkidegoko auzitegiek erabakitzen zuten zer-nolako frogabideak erabili behar ziren. Maiz-sarri auturik esanguratsuenak «Jainkoaren epaitza»ren esku utzi ziren. Epaitza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu