Stein 1 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:02 P谩gina 35
Zuzenbide Erromatarra antzinaroan
35
detu zitzaien bildutako legeen testua laburtu eta aldatzea. Horrela, bildumariek agerraraz zezaketen benetan indarrean zegoen zuzenbidea. Hamasei liburuk osatu zuten bilduma. Liburu horietan, legeak hurrenkera kronologikoaren arabera zeuden antolatuta, eta, legeen barruan, tituluak bereizten ziren. Bilduma nahiko goiz bukatu zen, 438. urtean, alegia. Egiatan, lana Inperioaren ekialdeko zatirako pentsatuta zegoen, bertan betearaziko zelakoan; baina mendebaldeko gunera ere kopiak bidali ziren, eta, bertan, enperadore Valentiniano III.ak eta senatuak testua onetsi behar zuten. Ez da gure egunetara heldu Teodosioren Kodearen jatorrizko testua; baina, hein handi batean, hori berregitea lortu da. Behe Inperioaren historia politikoa, ekonomikoa eta juridikoa zein izan ziren jakiteko, horixe da iturririk garrantzitsuena. Nolanahi ere, ez da erabiltzeko erraza, beraren hizkera jasoa, eta, askotan, iluna delako. Dirudienez, Inperioko ofizialek kode horretako konstituzioak prestatu zituztenean, haientzat garrantzitsuagoa zen Inperioaren legeriak inperio-burokraziaren ospea islatzea, konstituziomanuak bete behar zituztenentzat haiek ulergarri egitea baino. Mendebaldean behintzat, interpretationes deiturikoak gaineratu behar izan ziren, haien edukia hizkera errazagoan azaltzeko.
Mendebaldeko inperioaren bukaera V. mendean zehar, tribu germaniarren etengabeko bultzadek lortu zuten, ezari-ezarian, Mendebaldeko Inperioa desegitea. Mende horren hasieran, bisigodoek mendebalderantz jo zuten Alarikoren agintaritzapean eta Italian sartu ziren. Haien aurrerakada behin-behinean geratu zen, Ingalaterra defendatzeko eginkizunetik tropa batzuk kendu eta horiei esker; izan ere, aldi hartan, Ingalaterrak saxoien inbasioa jasan zuen. Mendebaldeko Inperioaren gobernua Milanen ezarrita zegoen eta Ravenara aldatu zen, Adriatiko ondora. 410. urtean, bisigodoek Erromako hiria arpilatu zuten. Egia esateko, Erromako hiriak aspaldi utzi zion zentro administratibo eta militar izateari. Alabaina, hiri horrek egundoko balio sinbolikoa zuen, antzinako tradizioek halaxe agintzen zutelako, senatua oraindik han zegoelako eta aita santuaren egoitza ere, gero eta garrantzi handiagoa zuena, bertan zegoelako. Arpilaketaren berria Inperio osoan zehar barreiatu zen. San Jeronimok, sortzez Italia eta Iliriaren arteko mugakoa zenak, Bethlemenetik idaztean, hurrengoa adierazi zuen izututa: lur osoko argirik distiratsuena itzuli da eta