Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 47

Stein 1 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:02 P谩gina 28

28

P ETER G. S TEIN

Erlijio berriak, hasiera-hasieratik, begi-bistako eragina izan zuen enperadorearen nagusitasunaren gain. Arean ere, enperadorea bera Jainkoaren ministro bihurtu zen gizakien onerako. Zernahi gisaz, gotzain porrokatu batzuek enperadorearen aurrean baliarazi zuten euren aginte espirituala. Jakina denez, Teodosiok Tesalonikako herritarren hilketa agindu zuen, bertan goarnizioko komandantea lintxatua izan zelako. Hilketa hori agintzeagatik, San Anbrosiok ukatu egin zion jaunartzea Teodosiori, katedralean penitentzia egin arte, eta penitentzia egin beharra izan zuen Teodosiok. Nolanahi den ere, kristautasunak ez omen zuen eragin handirik izan zuzenbide pribatuaren gainean. Legeria eta kristautasuna ez ziren gatazkan aritu, edo, behintzat, gutxitan aritu ziren halakoetan. Esate baterako, Augustoren lege batek zelibatua zigortu zuen, horrekin jaiotza-tasa gehitu nahi zuelako herritarren artean; baina, gero, Augustok lege hori ezeztatu egin zuen. Dena den, orokorrean, garai paganoetako zuzenbide pribatuak eraldaketa gutxi behar izan zituen, Inperio kristauari egokitzeko.

Zuzenbide klasikoaren ostekoa eta prozedura Gobernua gero eta burokratikoagoa egin zen, eta orobat gertatu zen prozedura juridikoarekin. Formulen prozedura bertan behera utzi zen; prozedura horretan, akzioak bi fase zituen: bata, magistratuak zuzentzen zuena, eta, bestea, aditu ez zen baten esku zegoena. Prozedura horren ordez, cognitio deiturikoaren prozedura ezarri zen. Prozedura berri horretan, epaile profesionala modu ofizialean hautatzen zen, eta beraren eskumenekoa zen arazoa oso-osorik. Aurreko prozedura-ereduan, alderik garrantzitsuena ahozkotasuna izan zen. Prozedura berrian, aldiz, idazketa nagusitu zen. Demandatzaileak idatziz aurkeztu behar zuen bere demanda auzitegian. Demandatuari idazki hori helarazi behar zitzaion, demandatu horrek bere defentsa formaliza zezan. Alderdiak epailearen aurrean agertzen ziren, horrek kasuari lotutako arazo juridikoak balora zitzan, eta, lekuko-frogaren bitartez, egitateen berri izan zezan. Horrela, epaileak behar besteko irizpideak izango zituen epaia emateko. Akusatua kondenatuz gero, auzitegiko ofizialak betearazten zuen epaia, salbu eta epai horren kontra gora-jotze errekurtsoa jartzen zenean. Alabaina, iudexa aditu ez zenean, horrek epaia emanez gero, epai horren aurka ezin zen gora-jotzerik aurkeztu. Historian zehar, aditu ez zen horren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.