Stein 1 OK:Maquetación 1 02/07/13 13:02 Página 25
Zuzenbide Erromatarra antzinaroan
25
tar berriei aplikatu behar zitzaienez gero, herritar horiei baieztatzea zuzenbide zibila eta zuzenbide publikoa guztiz desberdinak zirela. Bereizketak berehalako ondorioak izan zituen. Pretoriar matxino batzuek Ulpiano erail zuten K. o. 223. urtean (Papiniano exekutatua izan zen, Karakalaren aginduz, hamar urte lehenago), eta, erailketa horrekin, epealdi klasikoa bukatu zen. Gure aroko bigarren mendeak bakea eta egonkortasuna ekarri zizkion Erromako Inperioari, halakoak ez-ohikoak baziren ere. Edwar Gibbonek, XVIII. mendeko historialariak, hauxe adierazi zuen garai hori deskribatzeko: “gizateriaren historiako garai horretan, giza arrazaren egoera inoizkorik zoriontsuena eta oparoena izan zen” (Decline and Fall of the Roman Empire, 3. kapitulua). 3). III. mendean, kontrara, gizarte-istiluak nabariro gehitu ziren. Inperioaren erreskriptoek, egia esateko, erakusten dute Inperioaren kantzelaritzak hainbat ahalegin egin zituela, aurreko zuzenbidearen mailari eusteko. Alabaina, garai hartako doktrina juridikoak ez zuen behar besteko kalitaterik izan, zuzenbidearen bizitasuna iraunarazteko.
Inperioa zatitzea Inperioaren grabitate-zentroa Italiatik eta Erromatik aldendu zen. Inperio hori ezin zen gobernatu, batasun bakuna izango balitz bezala. 284. urtean, Diokleziano enperadore izendatu berriak Inperioaren gobernua berrantolatzeko lanari ekin zion. Dioklezianok, sortzez dalmaziarra zenak, Erromara lehenengo bisita egin zuen, enperadore moduan orduko hogei urte zeramatzanean. Inperioan bi zati bereizi zituen, ekialdekoa eta mendebaldekoa, eta Augustus bat jarri zuen zati bakoitzaren buru. Berarentzat hartu zuen ekialdeko zatia, eta hiriburutik gidatu zuen gobernua; hiriburu hori Nikomedia zen, Asia txikiko ipar-mendebaldean. Probintziak unitate txikietan zatitu ziren, eta unitateok hogeita hamar barrutitara bildu ziren. Barrutiok, berriz, lau prefektura handitan batu ziren. Horrela, barrutietako gobernadoreak prefektuen ordezkariak ziren (vicarii). Administrazio-egitura horrek berarekin ekarri zuen Inperioa zatitzeko prozesuari hasiera ematea, zati bakoitzak bere enperadorea baitzuen. IV. mendearen hastapenetan, Konstantinok Bizantzion, Konstantinopolisen, ezarri zuen ekialdeko zatiaren hiriburu berria. Mendebaldeko Inperioaren