Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 31

Stein 1 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:02 P谩gina 12

12

P ETER G. S TEIN

izan duela onustez, eta, preskripzioaren bitartez, hura bihurtu dela jabe; eta, orobat, demandatzailea, teknikaren ikusmiratik, heldua izanik, oraindik gazteegia izatea, zer egiten duen jakiteko. Azken kasu hori adierazgarria da, Erromak zuzenbidea nolako kautelarekin eraldatzen zuen atzemateko. Arean ere, zuzenbide zibilak gaitasun juridikoa aitortzen zion adingabeari, adingabe hori puberra izanez gero; azkenean, pubertaroa hamalau urtetan ezarri zen. Adin horrekin, adingabea ezkon zitekeen, eta, aitaren ahalari begira independente izanez gero, bere kabuz administra zezakeen adingabeak bere ondarea. Adin hori guztiz egokia zen, Errepublikaren lehenengo aldietako gizarte xume hartan. Alabaina, hamalau urteko umeak ez zuen zertan gaitasunik izan, bere burua defendatzeko, merkatari artetsu baten aurka, merkatari horrek adingabea konbentzitu nahi zuenean, behar ez zuena eros zezan. Zalantzarik gabe, egoera hori aldatzeko biderik errazena izan zitekeen gaitasuna eskuratzeko adina igotzea. Nolanahi den ere, horrek aldaketa sakona ekar zezakeen zuzenbide tradizionalaren oinarrizko arauetan, horien arabera gaitasuna eta pubertaroa bide beretik zihoaztelako. Erromatarrak aldaketa hori egiteko uzkur agertu ziren, aldaketak ustekabeko ondorioak ekar zitzakeelako. Erromatarrek nahiago izan zuten pretoreari ahalbidetzea horrek bere nahierako ahalmena erabil zezan, eta, ahalmen hori baliatuta, transakzioen ondorioak ezereztu zitzan, gaztearen esperientzia ezarengatik norbaitek onurak ateratzen zituenean. Berehalako ondorioa hauxe izan zen: inork ere ez zuen nahi kontratatu hogeita bost urtetik beherakoekin (pretoreak aipatutako muga hori baitzen), salbu eta pertsona independenteren batek aholkua ematen zienean hogeita bost urtetik beherako horiei. Hortaz, pretoreek, ediktuen bitartez konponbide berriak ematean, zuzenbidea lantzen zuten. Zuzenbide horri Ius honorarium deitu zitzaion (ofizial publikoek ohoreak zituztelako). Errepublikaren bigarren erdian, zuzenbidea egiteko modu horren bitartez lortu zen, hain zuzen ere, garapen juridikorik handiena, gatazka zibilei dagokienez.

Ius Gentium deiturikoa eta juristen ekarria Alderdietatik bat edo biak herritarrak ez zirenean, ez zen egoki gertatzen zuzenbide zibila haien arteko gatazketan aplikatzea. Hasieran, herritar ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.