Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 16

0. Stein Primeras páginas:Maquetación 1 03/07/13 10:53 Página 15

SARRERA

Antzinaro klasikoak hurrengo belaunaldiei zer utzi dien pentsatuz gero, burura datozen lehenengo datuak Greziako artea, Greziako antzerkia eta Greziako filosofiari dagozkio. Erromari so eginez gero, gure burura beste datu batzuk datoz, ziur asko, Erromako galtzadak eta zuzenbide erromatarra. Greziarrek sakon hausnartu zuten zuzenbidearen izaeraz eta horrek gizartean betetzen duen eginkizunaz, baina Greziako estatu desberdinen “egiazko” zuzenbideak ez zuen goi mailako garapenik izan, eta, horren ondorioz, zuzenbidearen zientzia Grezian hastapenetan baino ez zen geratu. Erromatarrek, aldiz, ez zuten arreta handirik jarri zuzenbidearen teoriaren gainean; are gehiago, zuzenbidearen filosofia, neurri handi batean, greziarrengandik bereganatu zuten. Erromatarren iritziz, hori baino askoz ere interesgarriagoa zen banakako jabetza zein erregelek gobernatzen zuten eta jabetzaren ondoriozko akzioak zein ziren aztertzea. Lanbidez jurista zirenek arau zehatzak prestatu zituzten, eta arau horiek osatu zuten, osatu ere, zuzenbide erromatarra. Arau horietako batzuk zinez sofistikatuak izan ziren. Haien arrazoinamendua, teknikaren ikusmiratik, nagusitu egin zen, eta, nagusitasun tekniko horren ondorioz, guztiz erakargarri bihurtu da garai guztietako juristentzat. Arrazoi berbera dela medio, zuzenbideko aditu ez direnak nekez uler dezakete zuzenbide erromatarra. Zuzenbide horren merituak, tamalez, ez dira artearenak edota galtzadenak bezain erakargarri. Edozein kasutan ere, mendeetan zehar, zuzenbide erromatarrak eginkizun garrantzitsua bete du, Europako kultura erkidearen ideia sortzeko orduan. K. o. VI. mendean, lege-materialen bilduma osatu zen, Justiniano enperadore bizantziarraren aginduz, eta bilduma horretan du iturburua zuzenbide erromatar zaharretik ezagutzen dugun zatirik handienak. Bilduma har-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.