Stein 4 OK :MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:09 PĂĄgina 144
144
P ETER G. S TEIN
Orain arte deskribatutako garapen horrek ekarri zuen Alemaniako zientzia juridikoa nagusi izatea Europako pentsamendu juridikoan. XIX. mendeko Kode Zibilaren prototipoa, aldiz, zuzenbidea kodetzen ari ziren nazio guztiek kopiatu zutena, Frantziako Code civila izan zen, Holanda, Belgika, Italia zein Espainiako kodeen eredutzat hartutakoa. Zernahi gisaz ere, zientzia juridikoari edo juristek zuzenbidea interpretatzeari so eginez gero, Alemaniako eskola gailentzen da nabariro. Ikasleak tropelean joan ziren Alemaniako zuzenbide fakultateetara, XII. mendean Italian, XVI.ean Frantzian eta XVII.an Holandan gertatu bezala. Hori berori gertatu zen, Ingalaterrako Common Laweko juristaren batekin.
XIX. mendeko zientzia juridikoa Alemaniatik kanpo XIX. mendearen zati luze batean, ÂŤExegesiaren EskolaÂť nagusitu zen Frantziako zientzia juridikoan; eskola horrek goitik behera bereizi nahi zituen, bateko, Kodearen testua, aldarrikatu zen bezalaxe, eta, besteko, horren iturriak. Eskola horretako kideen iritzirako testuaren hitzak argiak eta ulergarriak zirenez gero, euren kezkarik handiena zen hitzok zehatz interpretatzea. Mendearen bigarren erdian, eskola horrek pandektistikaren ideien eragina jaso zuen, hots, kontzeptu juridiko orokorren eragina. Napoleonen garaian Code civila Rhineko lurralde alemaniarrean aplikatu zen, eta bertan indarrean iraun zuen XIX. mende osoan zehar. Alemaniako zenbait autorek tratatuak idatzi zituzten kode horren inguruan, eta horietako batzuk frantsesera itzuli ziren. XIX. mendearen lehenengo erdian, ikertzaile italiarrek ere Frantziako Eskola exegetikoaren eragin handia izan zuten. Herria batu eta berehalaxe 1865ean Italiako Kode zibila argitaratu zenean, bertako doktrinak pandektistika hartu zuen abiapuntu. Jurista ospetsuek Pandektenrecht deitutakoaren antzeko lanak italieraz itzuli zituzten; aldi berean, izugarrizko harrera egin zitzaien Ihering bezalako erromanista alemaniar esanguratsuei, Italiara heltzen zirenean. XIX. mendean Ingalaterran eztabaida izan zen legegintza eraldaketa-tresna moduan ikusten zutenen eta horren kontra zeudenen artean, eta eztabaida hori zuzenbide erromatarraren esparrura ere heldu zen, neurri handi batean. Halaxe gertatu zen, arazo hori ageri-agerikoa zelako Ingalaterrako