Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 158

Stein 4 OK :Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:09 P谩gina 139

Zuzenbide Erromatarra eta kodeketa

139

Pandektistika eta Alemaniako kode zibila Alemaniako erromanistek ez zuten miatu nahi iruzkingileek edo Holandako eskolako autoreek nola egokitu zuten zuzenbide erromatarra, garai hartako beharrizanei erantzuteko. Kontrara, humanismo berri baten espirituak bultzatuta, testuetan isilbidez jasotako egitura juridikoa erakutsi nahi zuten. Savignyren eredua zen XVI. mendearen amaierako Hugo Doneaurena. Edukitza-eskubidearen inguruan aspaldi eginiko lan baten hitzaurrean (1803), Savignyk adierazi zuen aurreko juristen artean Doneauk bakarrik zekiela zer egin behar zen zuzenbide erromatarra aztertzeko; lan horri esker, Savigny ezagun egin zen jurista gisa. Testu batzuetan ezarri zen kontrol fisikoa ez ezik, edukitzailearen asmo berezia ere behar zela, eta testu horiei ekinez, Savignyk edukitzaren printzipio nagusia aurkitu zuen: gizaki-borondatearen adierazpena da. Aldi berean, edukitzari buruzko testu erromatarrak berrantolatu zituen, printzipio hori azaltzeko. XIX. mendean Alemanian zuzenbide erromatarrari hurbiltzeko mugimenduari Pandektistika deitu zitzaion, eta mugimendu horrek aurrera egin zuen, zuzenbidea halako matematika juridiko moduan aurkeztu zuten autore iusnaturalistei esker. Savignyk frogatu nahi zuen pandectas deitutakoek eratorritako kontzeptu zientifikoak erabil zitezkeela, garai hartako arazoak konpontzeko. XIX. mendearen lehenengo erdian Alemaniako gizarte-kezka nekazarien egoera zen, feudalismoaren ondorioz zituzten aztarna astun batzuk ezabatu behar zirelako. Ius communeren Alemaniako bertsioari helduta, nekazariak colonitzat har zitezkeen. Zuzenbide erromatar berantiarraren ariora, coloni izenekoak lurrari lotutako errentariak ziren, eta lotura hori Erdi Aroko zortasunen aurrekari zen nolabait. Savignyk baieztatu zuenez, kolonatoaren ikusmolde hori Erromako gainbehera juridikoaren ondorio izanik, ez zen egokia XIX. mendeko nekazarientzat. Zinezko zuzenbide erromatarraren (klasikoaren) aburuz, aitzitik, coloni deitutakoak lurraren errentari askeak ziren, eta horixe zen, hain zuzen ere, zientzia juridikoak berreskura zezakeen eredurik onena. Zuzenbide erromatarra harreman feudalei egokitzeko hainbat gehikuntza egin zitzaizkion, eta Savignyk horiek guztiak ezabatu nahi zituen. Halako bat izan zen jabetza zatitzea, jaunari emandako dominiun directum eta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.