Stein 4 OK :Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:09 P谩gina 125
Zuzenbide Erromatarra eta kodeketa
125
Zuzenbide naturalaren heldutasuna XVII. mendearen azken aldean, zuzenbide zibilak zuzenbide naturalari esker egin zuen aurrerantz. Mende-hasieran, Europan atsekabea zen nagusi gerraren ondorioz, eta alderdikeriarik gabeko zuzenbidea erdietsi nahi zen, gizakien arteko grina nahiz areriotasun horiek gainditu ahal izateko. Autore batek baino gehiagok sentitu zuen zuzenbide erromatarrak asebete zezakeela beharrizan hori, baldin eta aldez aurretik berori hertsatzen zuen gerruntze formaletik askatzen bazen. Sistema hori lehendabiziko egietatik hasi, horien zuzeneko ondorioak atera, eta, ondorioz-ondorio mugituz, azkenean sistema logiko hutsera heldu behar zen. Autore horren aburuz, Justinianoren bildumak zenbait akats izan arren, oro har jurista erromatarren irtenbideak egundokoak ziren, euren arrazoinamenduaren norainokoa kontuan hartuta. Justinianoren bildumak, berriz, osagai premiagabeko, akastun, ilun eta nahasgarri gehiegi zituen. Leibnizek, gainera, ahalegin esanguratsua egin zuen Corpus iuris reconcinnatum izenekoa egiteko, testuak hurrenkera logikoago baten arabera berrantolatuz. Sarritan, Justinianoren testuetatik ateratako baieztapenak egia unibertsal moduan hartu eta esparru juridikotik kanpo ere aplikatu ziren. Leibnizek berak ere baten baino gehiagotan erabili zituen argudio horiek diskurtso moralaren testuinguruan. Ulerbidez, 1693ko Codex iuris gentium izeneko lanean hauxe baieztatu zuen: Naturaren mugaldeetaik ateratako zuzenbidearen doktrinak sekulako eremua eskaintzen du, gizakia aztertu ahal izateko. Zernahi gisaz, zuzenbidearen eta justiziaren kontzeptuak ez dira argitasunez azaldu, ospedun autore anitzek jorratu badituzte ere. Eskubidea aukera moral bat da, eta betebeharra, ostera, beharrizan morala. Niretzat morala da, gizaki onarentzat berezkoa edo naturala den guztia: eta gizaki ona izango litzateke, jurista erromatarrek abileziaz baieztatu duten bezala, gure ustez moral onaren kontrako egintzak gauzatzeko gai ez diren pertsonak [Political Writings, trans. P. Riley, Cambridge, 1972, 170-1711. orr.]. Izan ere, nahiko arraroa da ohartarazpen hori, jakin badakigulako moralaren kontra jardun dezakegula. Leibnizek aipatu jurista Papiniano zen, eta testua, berriz, D.28,7,15. Arauak ezartzen zuen baldintza baliozkoa izango zela, baldin eta semearen esku bazegoen berori betetzea. Ulertzen zen izendapena