Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 133

Stein 3 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:07 P谩gina 114

114

P ETER G. S TEIN

esanda, nazioarteko harremanei buruzko zuzenbide erromatarrean agertzen zen eginera, Ius fetiale izenekoa. Corpus iuriseko testuak aztertu ostean, xehetasunez bereizi zituen, batetik, zuzenbide zibila, eta, bestetik, zuzenbide naturala eta nazioena. Nazioarteko zuzenbidea, zioen berak, azken horretan oinarritzen da. 1587an erregina Isabelek zuzenbide zibileko Regius Professor izendatu zuen Gentili Oxforden; hurrengo urteetan hainbat saiakera idatzi zituen gerrako zuzenbidearen inguruan, eta horiek guztiak batera argitaratu ziren Hanaun 1598an, De iure belli, III. lib. izenburuarekin. Hurrengo belaunaldiak eman zion buru prozesu horri, Grotiusen eskutik.

Teoria eta praktika Holandan XV. mendean Herbehereak Borgoinako dukeen lurraldeak ziren, eta XVI. mendean, berriz, Karlos V.aren esku geratu ziren; enperadorea ez ezik, Karlos V.a Borgoinako dukea eta Espainiako erregea ere bazen. XVI. mendearen bigarren erdian Espainiako gobernadoreen kontrako hainbat errebolta izan ziren; horrez gain, 1579an Utrechteko Batasuna osatzen zuten iparraldeko zazpi probintziak banandu ziren. Probintzia bakoitzak bere auzitegiei eta zuzenbide bereziari eutsi zien, baina horien artean garrantzitsuena Holanda zen, duda-izpirik gabe; sortu ere, bertan sortzen zen Probintzia Batuen aberastasunaren erdia gutxi gorabehera. Amsterdam lehen mailako merkataritza-gune bihurtu zen, Amberes ordeztuz; bertatik igaro zen Rhin haraneko merkataritza guztia, eta, azken buruan, hango merkatariek mundu osoko merkataritza menderatu zuten. Independentzia formala erdietsi baino lehen ere, iparraldeko probintzien lehenengo unibertsitatea 1575ean sortu zen Leydenen, Holandan, hegoaldeko Herbehere katolikoetako Lovainari kontrapisu protestantea aurkezteko. Espainian gertatu bezala, han ere Inkisizioak zigortu zuen gauzen betiko ordena uki zezakeen edozein ideia zabaltzea. Leydeneko Zuzenbide Fakultateari hasiera-hasieratik esleitu zioten kontuzko lekua unibertsitatearen barruan. Ikasturtea irekitzeko prozesio solemnean, lau jurista erromatar agertzen ziren Biblia Sakratu eta Lau Ebanjelioen ostean, hala nola, Juliano, Papiniano, Ulpiano eta Triboniano. . Holanda ez ezik, beste probintzia batzuk ere ez ziren atzean geratu eta zuzenbide fakultatedun unibertsitateak eratu ziren Frisiako Franekeren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.