Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 132

Stein 3 OK:MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:07 PĂĄgina 113

Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa

113

gero, ez da gordinkeriarik sortuko (55); norbaitek beraren erruz galtzen duenean zerbait, ulertzen da ez duela ezer galdu (203); baldintza berberetan, ulertu behar da edukitzailea dela alderdi hobea (128). Jurista klasikoek sorrarazi zituzten jokarau horietatik anitz erabaki zehatzen bat justifikatzeko, eta halakoak, gero, jokarau orokor bihurtu ziren, euren testuingurutik ateratzearen ondorioz bakarrik. Justifikatu behar ez ziren egiak adierazten zituztenez gero, ulertu zen halakoak agerikoak zirela, ingelesez adierazpen bat ÂŤit stands to reason thatÂť (agerikoa da, logikoa da) aipamenarekin hasten zenean gertatzen zen bezala. Zuzenbidea jakintzagai arrazional moduan aurkeztu nahi zutenek estimu handiz hartu zituzten jokarauok; erabili ere, printzipio orokor moduan erabili ohi zituzten, gero erregela bereziak ondorioztatzeko logikaren bitartez. Arean ere, jokarauok harrobi oparoa osatu zuten, eta filosofo moralek mende luzeetako agintea zuten argudioak atera zituzten bertatik.

Zuzenbide zibila eta nazioarteko zuzenbidea XVI. mendean garatze-bidean zeuden estatu-nazioek laster behar izan zuten nazioarteko zuzenbide publikoa (Ius inter gentes), Vitoriak proposatu bezala. Erreformak, alabaina, izugarrizko eragin zatitzailea izan zuen lehen kolpean kristau herrien erkidegoa zirudienaren gain, eta, horren ondorioz, zuzenbidea eta teologia bereizi behar izan ziren. Europako herri guztietan, juristak arduratu ziren diplomaziaz betidanik; juristok euren artean negoziatzen zuten, denek onartutako ideia juridiko jakin batzuetara jota. Estatuen arteko harremanak arautuko zituen zuzenbidea finkatzerakoan, Italiako Alberico Gentili bartolista izan zen aitzindarietako bat, Ingalaterran bizi zena. 1584. urtean erregina Isabelen gortean enbaxadore espainiarra zen Bernardino de Mendoza jauna salatu zuten eskoziarren erregina, Maria, espetxetik atera eta Ingalaterrako erregina bihurtzeko konplotean parte hartzeagatik. Kontseilu pribatuak Mendoza zigortu nahi zuen, baina aldez aurretik kontsulta egin zion Gentiliri, ikuspegi juridikotik hori bidezkoa ote zen jakiteko. Horren iritzirako, zuzenbide zibilaren arabera enbaxadoreek ukiezintasun kriminala zutenez gero, ezin zitzaien inolako kondenarik ezarri; Mendoza, bada, erbesteratu baino ez zuten egin. Handik gutxira, Gentilik nazioarteko zuzenbidearen gai zehatz bati buruzko lehen tratatu berezia argiratatu zuen, De legationibus deitutakoa. Lan horretan, Gentilik erromatarren garaietako eginera diplomatiko bat azaldu zuen; zehatzago


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu