Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 130

Stein 3 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:07 P谩gina 111

Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa

111

Zuzenbide zibila eta zuzenbide naturala Eginera judizialean Ius commune zelakoa erabiltzeaz gain, zuzenbide zibila ere kristau-literaturaren nahaste horretara bildu zen, zuzenbide kanoniko eta teologiarekin batera. XVI. mendean ordua arte pentsaezinak ziren arazoak agertu ziren, eta halakoei aurre egiteko ulerkera horri ekin zitzaion. Arazorik larrienetarikoa zen Espainiak Mundu Berrian zituen lurraldeetako biztanleen statusari buruzkoa. Salamancan teologiako irakasle zen Francisco de Vitoria domingotarrak 1532an idatzitako Relectiones de Indisean jorratu zuen arazo hori. Ordu arte, zuzenbidearen ikertzaileen aburuz, ondore juridikoetarako erkidego kontzeptuaren barruan sartzen ziren aita santuaren eta enperadorearen botere bikoitzaren mende zeuden herriak bakarrik. Vitoriak, ordea, ezezkoa eman zion aita santu Alexandro VI.ak 1493an bota zuen proposamenari: boterea izatea, Espainia eta Portugalen orduantxe aurkitutako lurraldeak zatitzeko. Horren iritzirako, batetik, enperadoreak ezin erreklama zezakeen mundu osoaren gaineko subiranotasunik, eta, bestetik, aita santuaren subiranotasuna aldi baterakoa zen eta ez zitzaien hedatzen barbaroei. Vitoriak argudiatu zuenari helduta, ulertzen zen testu erromatarretan zuzenbidea berbera zela herri guztientzat eta testu horietan agertzen zen Ius gentiuma, ostera, Ius inter gentes bezala ere ikusi ahal zela, alegia, herri baten eta bestearen arteko harremanak arautzen zituen erregela-multzo bezala. Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera. Erakundeak 1, 21ean eman zen Ius gentiumaren definizioa: arrazoi naturalak herri guztien artean utzitakoa. Ildo horri ekinez, Vitoriak uste zuen nazioen zuzenbide orokor hori aplikatu behar zitzaiela Espainiaren eta eskuratu berriak ziren lurraldeen arteko harremanei. Hortaz, bada, Vitoriak ez zuen onartu hurrengo argudioa, Erromako zuzenbidean oinarritutakoa: lurraldeok res nullius dira, hots, ez dira inorenak, eta lehen okupatzaileak hartu ahal ditu. Zuzenbide naturalari helduta, ordea, tokiko indiarrek euren lurraldeen gaineko jabetza osoa zuten, paganoak izan arren. Heretikoek ere jabetza-eskubideak zituzten. Nazioen artean aplika zitekeen zuzenbide natural horri esker, espainiarrak askatasunez mugitu eta merkataritzan aritu ahal ziren; ezinezkoa zen, ordea, indiarrei lurrak kentzea euren borondatearen kontra, edo horiei eraso egitea, indiar horiek kristau ez bihurtzearen ondorioz bekatu larrian bizi arren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu