Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 12

0. Stein Primeras páginas:Maquetación 1 03/07/13 10:53 Página 11

ATARIKOA, EUSKAL HERRITIK EGINA

Erromatar zibilizazioaren ezaugarri nagusien artean, zuzenbidea eta hizkuntza nabarmen gailendu ziren. Izan ere, bi-biok, ius zuzenbidea eta latin hizkuntza, harreman hertsietan izan ziren Erromatar Inperioaren barne eta inguruko herrien zuzenbide eta hizkuntzekin. Horra, bada, liburu honen lehen esanahia: historiari muzin egin gabe, modu dinamiko batez erakustea, hasiera-hasieratik gaur arte, zuzenbide erromatarraren bilakaera eta zereginak. Hartara, amaigabeko iradokizunen iturria dago bertan, batez ere, Euskal Herriaren ikuspegitik, bertan elkar bizi izan baitira eta oraindik ere, bizi baitira hizkuntza (euskara) eta zuzenbidea (foruak) beregainak, mendeetan zehar lurralde bera partekatu dutenak mendebaldeko kultura juridikoaren ardatz nagusiekin, alegia, latin hizkuntzarekin eta zuzenbide erromatarrarekin. Ibilbide luzeko estekadura hori, garai eta inguruabar desberdinetan ondu eta mamitu da. Azpimarratzekoa, nolanahi ere, euskara hizkuntzak jaso duen hiztegi juridikoa eta instituzionala: lege, errege, debekatu, jende, bake, borondate…, latinetik ekarria eta barneratua eta egun ere, euskaldun aho-mihietan barra-barra ari dena. Aldamenean, euskararen berezko berba juridikoak (hilburuko, alkar-poderoso, bide-zorrak, …) eta tartean, osagai desberdinetako gizartea , hizkuntzari eta zuzenbideari dagokienez. Sarri askotan adierazi da zuzenbidearen izaera erro-errotik loturik dagoela kulturari. Areago, zalantza izpirik gabe, XIX. mendetik aurrera, orduantxe orokortzen baita estatu-nazioaren antolakuntza juridikoa, egunotan ere nabarmen dena Europan, batasun ahaleginak gorabehera. Hainbatez eta Euskal Herritik begiraturik, erromatar hizkuntza eta zuzenbidea, bateko, eta euskal hizkuntza eta zuzenbidea, besteko, laukote


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu