Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 123

Stein 3 OK:Maquetaciรณn 1 02/07/13 13:07 Pรกgina 104

104

P ETER G. S TEIN

tuan. Beste alde batetik, zuzenbide zibilaren irakaskuntza indartu zen, Henrike VIII.ak hori hautatu zuelako Oxford eta Cambridgen ezarri zen Regius Chairsaren barruko gai bezala, Berpizkundeko beste gai batzuekin batera, hala nola, greziera, hebreera edota teologia protestantea; halako gaiak koroak aukeratu behar zituen, eta oraindik ere horrela egiten da.

Alemanian jasotzea Frantzian goiz jaso zen prozedura erromatar kanonikoa eta kodetutako ohituretara Erromako adierazmolde eta kategoriak bildu ziren; horren ondorioz, zuzenbide erromatarra emeki-emeki sartu zen Frantziako zuzenbidean. Alemania, ordea, eragin horretatik at egon zen luzaroan. Izatez, Erromako enperadore santuaren mende batutako printzerri nahiz herri askeen konfederazioa zen Alemania. Bertan, erregeak ez zuen kodetzearen inguruko ezelako kezkarik, eta horrez landara, ez zegoen Frantziako egoeraren ezaugarri zen trebezia profesionalik ere. Ohiturazko zuzenbideari lotutako auzitegiak zeuden, Schรถffenek osatutakoak; Schรถffen deitutako horiek toki bakoitzeko erkidegoan begirunez ikusitako kideak ziren, zuzenbidean adituak ez zirenak. Zeregin juridikoa euren eguneroko lanaren zati bat baino ez zen eta ahoz zabaltzen zuten ohituren inguruan zekitena. Prozedura informala eta ahozkoa zen, eta frogaren oinarri moduan aspaldiko metodo bat erabili zuten: purgaziokidetza (zinkidetza). Judizioetan, eskuarki egitateak azaldu eta zuzenean ematen zituzten ondorioak, baina ez zuten aipatzen nola heldu ondorio horietara. Erkidegoaren tradizio juridikoa zaintzeaz arduratu behar ziren, baina horretan Schรถffen deitutako horiek eragin handiagoa ala txikiagoa izan zezaketen, erkidegoak eurei begira erakutsitako errespetuaren arabera. XV. mendearen amaieran sakonean eztabaidatu zen sistema hori. XIII. mendetik alemaniarrek Italiako eta Frantziako unibertsitateetan ikasi zuten zuzenbidea, eta XIV. mendean unibertsitateak eratu ziren alemanieraz hitz egiten zuten herrietan. Pragan 1348an sortu zen eta eredu horri berehala ekin zioten Vienak (1365), Heidelbergek (1385), Coloniak (1388) eta beste hainbatek; hasieran, ikasle gehienak elizgizonak ziren, zuzenbide zibila modu subsidiarioan irakasten baitzen, zuzenbide kanonikoaren atzetik. XV. mendean Alemanian zuzenbide erromatarraren hiztegi oinarrizko eta labur batzuk zabaldu ziren; bazirudien burokrata batzuen aburuz erabilgarria izango zela zuzenbide erromatarraren hizkera oinarri-oinarrian jakitea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.