Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 120

Stein 3 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:07 P谩gina 101

Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa

101

leen artean bakarrik erabili ohi ziren eta inoiz gutxitan aurki zitekeen halakorik liburutegi modernoetan, Ius communeren inguruko lanekin alderatuz. Azken horrek defendatzaile sutsuak lortu zituen. Testuaren jatorrizko esangurari lotzeko ideiaren kontra, communis opinio doctorumaren kontzeptua garatu zen. Baldok baieztatu zuen iruzkingile ospetsuenak ados jartzen baziren doktrina jakin baten inguruan, iritzi horrek ohituraren balioa izango zuela. Are gehiago, Corpus iuriseko edozein testuk baino aginte handiagoa zuen iritzi horrek. Testuaren eta iruzkinaren arteko borrokaren azken gertakari horretan, glosagileek hasitako borrokaren azken gertakarian, alegia, iruzkina gailendu zen. Alberico Gentilik, protestante italiarrak, zuzenbidea ikasi zuen Perugian, tradizio bartolistari estu-estuan lotuta. Erlijio-kontuak zirela medio, Italiatik irten eta Ingalaterrara heldu zen 1580an; bi urte beranduago De iuris interpretibus dialogi sex argitaratu zuen, eta bertan, amorruz defendatu zuen Bartoloren metodoa, Frantziako eskola humanistaren kontra. Horren azalpenaren oinarriak gogoeta praktikoak izan ziren. Zuzenbide zibila irakasten da, gizarte modernoan jardungo duten ikasleak prestatzeko. Ikasketak amaitutakoan, galdetzen zion hark bere buruari, nora bidali nahi dituzte irakasle humanistek euren ikasleak, Platonen Errepublikara edo Utopiara? (Dialogus, IV).

Zuzenbide erromatarra jasotzea Kontinenteko Europan estatu-nazioak subiranotasun jaioberriaz gozatzen ari ziren heinean, ezari-ezarian auzitegi profesionalak sortu ziren, toki auzitegietako gai esanguratsuenak hartzeko, Erromako prozesu kanonikoaren aldaera bati ekinez kasu guztietan. Hori gorabehera, noizean behin bakarrik onartu zen zuzenbide zibil substantiboa, hain zuzen ere, ohiturazko zuzenbidea desegokia zenean euren beharrizanei begira, edota halakoa nekez aurki zitekeenean, idatziz bilduta ez zegoelako. Ulerbidez, Frantzian ohiturazko arauak gehienetan kodetu zirenez gero, auzitegietako praktikan zuzenbide erromatarra tantaka jaso zen; Alemanian, ostera, jasotze hori izugarrizko uholdea izan zen, ikusiko dugun bezala. Zenbaitetan errege-legeriak ekarri zuen mugimendu hori. Espainian, konparaziorako, gero eta gehiago erabili ziren Zazpi Partidak izeneko testua, toki bakoitzeko berezitasunei aurre egiteko. 1567an lege berrien bilduma agertu zen, Bilduma Be-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu