Stein 3 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:07 P谩gina 100
100
P ETER G. S TEIN
zenbide zibilera jo behar zela. Edozein kasutan ere, zuzenbide zibila azken buruan aplikatzeko zuzenbide subsidiario moduan erabili ohi zen, ezbairik gabe.
Erantzun bartolista Zuzenbide zibilaren irakaskuntzari dagokionez, Bourgesera bildutako jarduera humanistaren haziak kontuzko eragina izan zuen mundu akademiko osoan, eta epe luzera, hazi horrek zuzenbide hori eraldatu zuen. Hori gorabehera, zuzenbidearen praktikan ez zuen ia berehalako eraginik izan. Toki guztietako abokatu eta notarioek tradizio bartolistari ekin zioten bete-betean. Hori horretara zen, baina ez abokatu eta notarioek lepoa eman ziotelako humanismo juridikoaren erronkari. Jurista zibilistek indar esanguratsua erdietsi zuten herri guztietako politikan nahiz gizartean. Frantzian noblesse de la robe zelakoaren kide moduan onartu zituzten, eta euren jakituriak ematen zien kualifikazioari esker, juristok boterea zuten estatuko zein tokiko gobernuan; mugimenduren batek botere hori azpikoz gora jarri nahi bazuen, juristek horren kontra egiten zuten. Interes pertsonalak alde batera utzita, zuzenbide zibilaren jurista praktikoek ikusi zuten irakaskuntza humanistaren zati handi batek ez zuela ezelako garrantzirik euren eguneroko autuei begira. Auzitegietan erabil zitezkeen ganorazko argudioak ez ziren aurkitzen Ulpianoren orduko eraginari buruzko eztabaida humanistetan, ezpada Bartoloren, Baldoren eta euren oinordekoen idatzietan. Humanisten sentiberatasun estetikoentzat hain kaltegarriak ziren iruzkinek molde zehatzari ekin zioten, eta jurista praktikoek laster menderatu zuten molde hori. Arreta handiarekin aipatu ohi ziren aurreko eztabaidak eta egitezko egoera desberdinen arteko bereizketa zorrotzak egin ziren. Erruz agertu ziren Repertoria izenekoak, eta halakoek ahalbidetu zuten, batetik, jurista praktikoek aurkitu nahi zutena aurkitzea, eta, bestetik, sarritan, zuzenean eztabaidatu ahal izatea zuzenbidearen orduko aplikazioa. Begi-bistakoa da mos italicus izenekoa iruzkingileen lanak berrinprimatzearen ondorioz loratu zela; izan ere, XVI. mendean zehar, lan horiek inprimategietatik irten ziren, bai Italian, baina baita Paris eta Lyonen ere. Humanisten lanen zabalkundea, ordea, askoz eskasagoa izan zen: ikertzai-