Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 116

Stein 3 OK:MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:07 PĂĄgina 97

Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa

97

kontratuak esaterako, bai nahigabe gauzatzen direnak, delituak, berbarako. Althusiusen gogarteak batik bat zuzenbide zibil erromatarra izan zuen oinarri; nolanahi ere, autore horrek edukia zuzenbide erromatarrarekin zerikusi handirik ez zuen formaren mende jarri zuen.

Ohiturazko zuzenbidea antolatzea Humanisten jurisprudentzia ez zen izan zuzenbide zibilaren ingurukoa bakarrik. XVI. mendearen amaiera aldera, Europa osoan auzitegiek aplikatu ohi zuten zuzenbidea ohiturazko zuzenbide tradizionala zen, gehienbat. Legeek ez zuten eragin handirik izan zuzenbide horretan; bai, ordea, antzinako zuzenbide erromatarraren oroitzapenak eta unibertsitateetan irakatsitako zuzenbide jakintsuak, beste maila batean izan arren. Italiako estatuetako, Espainiako eta hegoaldeko Frantziako ohituretan, pays de droit ĂŠcrit izenekoetan, bisigodoen zuzenbide erromatar basatiaren aztarnak nabari zitezkeen oraindik, baita Mediterraneoko itsasaldean irakatsitako zuzenbide erromatarrarenak ere. Iparraldeko Frantzian, tokiko ohiturak edo pays de droit coutumier izenekoak jatorriz germaniarrak ziren, frankoak gehienetan, zuzenbide erromatar kanonikoa sartzearen ondorioz jurista profesionalak agertu arren; halakoek zuzenbide erromatarraren eta kanonikoaren metodoak aplikatu zizkioten ohiturazko zuzenbideari. Alemanian, aitzitik, ohiturazko zuzenbidea ia ukitu ere ez zen egin, zuzenbide erromatarraren eraginez. Frantziako zenbait ohitura idatziz jaso ziren, baina horien bilduma osorik ez zegoenez gero, erkidegoko herritarren oroitzapenetara jo behar izan zen; arean ere, ohitura zehatz bat ez bazen notoirea, alegia, herritar guztiek ezagutzen ez bazuten, enquĂŠte par turbe zelakoa deitu behar zen, eta bertan, ohitura horri buruzko galderak egiten zitzaizkien erkidegoko kide zaharrenei. Zernahi gisaz, prozesu hori garestia bezain luzea zen, eta, horrexegatik, XV. mendearen erdiaz geroztik Frantziako erregeek erabaki zuten tokiko erkidegoei euren zuzenbidea idatziz biltzeko eskatzea. Hasieran, erregeen helburu horiek tope egin zuten tokikoen moteltasunarekin, eta horregatik erabaki zen prozedura bat asmatzea, erregeen agintea, jurista profesionalen parte-hartzea eta herritarren onarpena batuta. Toki biltzarrak deitu ziren, toki bakoitzeko ohituren formulazioa onesteko. Gobernuak eskarmentudun juristak bidali zituen biltzar horietara, probintzia-auzitegietako magistratuak eskuarki, eta horiek buru moduan jardun ohi zuten, erregeen manda-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.