Stein 3 OK:MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:07 PĂĄgina 93
Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa
93
pena ahultzea. Humanista gehienek onartu zuten jurista erromatar klasikoen lana hobezina zela, betiko lege-arazo anitzei emandako irtenbide arrazional eta ekitatezkoak ikusita. Halaber, uste zuten lehen ez bezala oraingoan askeak zirela, erabaki horiek nola zabaldu ziren kritikatzeko. Antzinako zuzenbide erromatarra zer zen jakiteko zailtasunak areagotu ziren, Corpus iuriseko testuen antolaketa nahasiaren ondorioz. Digestoaren eta Kodearen antolaketa zentzugabea zen, eta hamaika errepetizio nahiz antinomia agertzen ziren bertan. Hori guztia zela bide, elkarren kontrako interpretazio ugari egin ziren, eta kaleko herritarrentzat, zuzenbide zibileko juristek euren argudio konplexuen araberako ospea hartu zuten; argudio horiek, sarri askotan, trikimailuetara jotzea baino ez zekarten.
Zuzenbide zibila zientzia bihurtzea Bourgeseko irakasle humanisten usterako, zuzenbidea beste jakintzagai zientifikoak bezala aurkez zitekeen, alegia, logika erabili eta unibertsaltasunetik berezitasunera jota. Lehendabiziko juristek jeloskortasunez ikusi zuten metodo hori eta gogor eutsi zioten, aldiz, testuen hurrenkera tradizionalari. Humanistentzat Zizeron sasijainko bihurtu zen, eta Antzinaroan ere, horrek defendatu zuen, arrakasta handirik gabe defenditu ere, zuzenbide zibila berriro antolatzea zientzia moduan (Ius civile in artem redactum). Horrenbestez, humanistek Zizeronen ametsa gauzatu nahi zuten. Corpus iurisaren barrena, zentzuzko sistema baten ariora antolatutako zati bakarra zen Erakundeak izenekoa. Iruzkingileek ez zioten kasu handirik egin zati horri, baina aurrerantzean, zuzenbide zibila modu sistematikoan antolatzeko ahalegin horretan, modu nabarian ekarriko ziren hizpidera. Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544). Betiko irakaskuntza-metodoak kritikatu ostean, humanista horrek adierazi zuen zuzenbidea beste edozein jakintzagai bezala azaldu behar zela, hots, unibertsala eta ezaguna zaigunetik abiatu eta berezitasunerantz jota. Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik. Humanista gutxik zokoratu zituzten aurreko programak berri horiek hartzeko, eta euren artean François Connan (Connanus), 1551. urtean hil zena, eta Hugo Doneau (Donellus) (1527-1591) aipa daitezke.