Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Page 108

Stein 3 OK:MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:07 PĂĄgina 89

Zuzenbide Erromatarra eta estatu-nazioa

89

liseko patriarkaren gaineko jurisdikzioa eman ziola ulertzea, garai hartan ez baitzegoen halakorik. Azken buruan, humanismoak zuzenbidearen iturriei buruzko jarrera kritiko berria sorrarazi zuen.

Humanismoa eta zuzenbide zibila XV. mendean, Italiako humanistek bazekiten euren esku zeuden Digestoaren testuak akastunak zirela. Glosagile eta iruzkingileentzat nahiko izan zen litera bononiensis deitutakoa, hots, Bolognan XI. mendean erabilitako testu tradizionala, Digestoaren lehen argitalpen inprimatuen oinarri izan zena. Humanistek, ordea, Florentziako Liburutegi Laurentinako (F) eskuizkribua zaharragoa zela eta jatorrizkoarekin antzekotasun handiagoak zituela baieztatu zuten; edonola ere, ez zen erraza hori kontsultatzea, baimena gutxitan lortzen zelako. Politiano izeneko humanista ez zen jurista, baina konturatu zen F hori sakon aztertu behar zela; beraren ustetan, F zen Justinianok aita santu Vigiliori 550. urtean bidalitako eskuizkribua (eta, seguru asko, halaxe zen). Lorenzo Eskuzabalak baimena eman zion Politianori, F. eta argitalpen inprimatua alderatzeko. Politiano su eta gar ibili zen lanean, alderaketa 1490eko uztailaren 19an 12.30etan bukatu zuela idatzohartuz Digestum vetusaren amaieran; sei aste beranduago eman zion buru zeregin horri. Politianok F.ren gaineko ikerketa batzuk bakarrik argitaratu arren, hurrengo ideia sendotu zuen: Florentziako testua Digestoko tradizioaren eredu zela, eta bertsiorik onena horretan oinarritutako edozein izan daiteke. Humanismoaren aurreneko juristak XVI. mendearen lehenengo erdian agertu ziren, kementsu arituz testuak glosa eta iruzkinetatik aske uzteko, halakoek testuaren edukia ezkutatzen baitzuten. Frantziako Guillaume Bude (Budaeus), aldiz, jurista zen, baina 1508an bere Annotationes in Pandectas lanean interes handiagoa jarri zuen Digesto testuan agertzen ziren ez ohiko adierazmoldeen gain eta testu horrek aurreko bizitzaren inguruan erakusten zuenaren gain, zuzenbidearen gain baino. Iruzkinetan gai horiek ez zirenez jorratu, testuetatik atera beharreko minbizi kaltegarri moduan deskribatu zituen iruzkinok. Horren garaikide zen Ulrich Zäsi (Zasius) alemaniarrak, funtzionarioa Freiburg im Breisgau hiriko kontseiluan eta irakaslea haren unibertsitatean, baieztatu zuen iruzkinak testuen inguruan errotutako aihen-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein by elkarmedia - Issuu