Stein 3 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:07 P谩gina 83
ZUZENBIDE ERROMATARRA ETA ESTATU-NAZIOA
Iruzkingileak Bartolok bere izena eman zion XIV eta XV. mendeetan zuzenbide zibilaren ikasketetan nagusi izan zen eskolari. Bartolo 1313 edo 1314.urtean jaio zen Sassoferraton, Las Marcaseko herri txiki batean, eta 1357an hil zen. Hamahiru edo hamalau urte zituenean hasi zen zuzenbidea ikasten Perugian, Zinoren tutoretzapean; gero, Bolognara joan zen, eta bertan doktore bihurtu zen, hogei urte zituela. Epaile izan zen Todiko hiri txikian, baina arin sartu zen irakaskuntzan buru-belarri, lehenengo Pisan eta gero Perugian, bertan hiltzeko. Bizitza labur hori zuzenbidean murgilduta eman zuen, eta, horrexegatik, beraren lana oparoa izan zen oso. Gai zehatzei buruzko tratatuak ez ezik, Corpus iuriseko zati guztien gaineko iruzkin sakonak ere idatzi zituen, eta halakoen lehendabiziko argitalpenek folioko bederatzi liburu bete zituzten. Egia esan, horren lanaren zati handi bat aurrekoen aipamena baino ez zen izan; hala ere, Bartolok beti gehitzen zuen berea zen zerbait, aurreko eztabaiden iluntasunaren barrena zidor argiren bat aurkitu eta arazo bakoitzari irtenbidea eman nahian. Horren eraginari esker, zuzenbide zibilaren azterketa ez zen izan lehen bezain akademikoa, eguneroko arazo juridikoei erreparatzen zitzaielako gehiago. Bartolok eta horren jarraitzaileek eurek jaso bezala azaldu zituzten testuak, beraien helburu bakarra testuok zeuden-zeudenean ulertaraztea baitzen. Ildo berari segiz, Erdi Aroko azken gizartean baliozkoak izan zitezkeen erregelak aurkitu nahi zituzten testu horietan, oraindik inperioko zuzenbidearen agintea zeramaten erregelak, alegia. Bartolok ulertu zuen zuzenbidea egitateei egokitu behar zitzaiela. Enperadoreak Italiako hirien gain zuen botereari buruzko autuan, Bartolok zerbait