eratorri dira modu inplizituan; hurrengo hauek izango lirateke: Estatuaren subiranotasuna errespetatzea, Estatuko oinarrizko konstituzio-egiturak eta Konstituziora bildutako balioen sistema eta oinarrizko printzipioak errespetatzea, testuan oinarrizko eskubideek berezko izaera lortzen baitute...». 4. Parlamentu-monarkia Honela dio 1.3 artikuluak: «Espainiako estatuaren eredu politikoa parlamentu-monarkia da». Artikulu horrek doktrinan polemika handia sortu du; autore batzuek adierazpen hori gogor kritikatu dute, gobernu-era eta estatu-era nahasten dituela ulertzen baitute. Bestalde, autore batzuek adierazi dute formula berritzaile horrek kategoria desberdinetako osagaiak biltzen dituela: monarkia (estatu-buruzagitzaren modu bati egiten dio aipamen: monarkia edo errepublika) eta parlamentu-izaera (gobernu-sistemako balizko eredu bat aipatuz: parlamentu-sistema, lehendakari-sistema, biltzar-sistema, etab.). Zernahi gisaz, 1.3 artikuluaren arabera parlamentu-monarkia Espainiako estatuaren eredu politikoa da. Doktrinaren polemika alde batera utzita, 1978ko Konstituzioan aldarrikatutako parlamentu-monarkiaren ezaugarriak Oinarrizko Arauan bertan ezarritako manu juridikoen bidez zehaztu dira, beste sistema politiko batzuetan ez bezala; horietan, koroaren indarreko onurabideak konbentzio eta ohiturek eratzen dituzte, konstituzio-manu zehatzek baino gehiago. Esangura horretan, 1978ko Konstituzioak Thiers-en adierazpen ezaguna islatzeaz gain, «erregeak erreinatu egiten du, baina ez gobernatu», koroa erakunde sinboliko, tartekaritzako eta oro-hartzaile bihurtzen du. Izatez, koroa «parlamenturatzea» Carta Magnan esanbidez jasotako osagai batzuek ematen dute: adibidez, erregeak Gorteen saioak eteteko edo Gorteak desegiteko ezintasuna du, aurretiaz Gobernuko lehendakariak halakorik proposatzen ez badu, Ministroen Kontseiluak aurretik eztabaidatu ondoren; horrez gain, erregeak Gobernuko presidentziarako proposatutako hautagaia juridikoki lehendakari bihurtzen da soil-soilik Kongresuan inbestidura lortzen badu, eta Gobernua, boterean jarraitzeko, parlamentukonfiantzaren mende dago modu esklusiboan, ez erregearen konfiantzaren mende, ondore hauetarako horrek ez baitu garrantzirik. 1978ko Konstituzioan ezarritako ereduan, erregeak ez du botere inplizitu edo berezirik, eta, gainera, parlamentu-ganberek koroari atxikitako eginkizunetan esku hartzen dute askotan: adibidez, erregearen eta printze oinordekoaren zina hartzen dute; erregea bere karguan aritzeko desgaitzen dute 59.2 artikuluan ezarritako kasuan; koroan oinordetza-eskubidea duten pertsonen ezkontza debekatu dezakete, eta debeku horren gainetik ez253
Konstituzio zuzenbidearen.indd 253
12/11/07 11:49:42