Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 97

13. ikasgaia

Esparru pribatuko eskubide eta askatasunak

1. Bizitza eta osotasun fisiko nahiz moralerako eskubidea EKren 15. artikuluaren arabera, «guztiek» dute bizitza eta osotasun fisikorako nahiz moralerako eskubidea, eta ezin da inoiz torturarik egin, ez eta gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren zigor edo tratuak ezarri ere. Horrez gain, heriotza-zigorra indarrik gabe geratzen da, zigor-lege militarrek gerraldirako xeda dezaketenari kalterik egin gabe. Artikulu honetara eduki desberdinak jaso direnez gero, komeni da horiek banan-banan aztertzea: 1.1. Bizitza-eskubidearen titulartasuna eta bizitzaren hasierako babesa Bizitza-eskubidearen titulartasunari helduta, ez dago zalantzarik: «guztiek dute bizitza eta osotasun fisikorako nahiz moralerako eskubidea». Esapide horretara pertsona fisiko guztiak biltzen dira, naziokoak zein atzerrikoak izan. Baina zalantza dago sortuta baina artean jaio gabe dagoen izakia (hau da, nasciturusa) ere eskubide horren titularra den edo ez, eskubidearen titulartasuna artikuluan formula anbiguo baten bidez enuntziatu baita: «guztiek dute bizitza-eskubidea». Anbiguotasun hori nahita erabili zuten Konstituzioaren idazleek, garai hartan abortuaren arauketak planteatu zituen arazoak gainditzeko. Izan ere, gai hori oso polemikoa izan zen orduan, eta gaur egun ere halakoxea da. Carta Magna onesteko prozesua ez oztopatzeko, formula anbiguo hori hautatu zen, eta une hartan oztopoa gainditzeko baliagarria izan zen, baina arazoaren konponbidea artikulu hori garatu behar zen unea arte atzeratu zen. Eta une hori Gorteek 1983an Zigor 341

Konstituzio zuzenbidearen.indd 341

5/12/07 11:44:18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.