agatik eta hizkuntzarengatik ere, Espainiako estatu barruan». Modu berean, deusezak izango dira bereizteko aginduak eta enpresaburuaren erabakiak, langileen tratu kaltegarria eragiten badute, enpresan egindako erreklamazio baten aurreko edo tratu-berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioa betetzea eskatzeko administrazio-egintza edo egintza judizial baten aurreko erreakzio moduan. Horren ondorioz, Lan arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legeak (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Erregedekretu bidez onetsia) jokabide horiek arau-hauste oso larri moduan tipifikatu ditu (8. art., 12. eta 13. idatz-zatiak, eta 16. art., 2. idatz-zatia). Eta 40. artikuluan ezarritako zehapenez gain, enpresa-erantzukizun zehatzak ezarri ditu, besteak beste, laguntzen galera automatikoa, hobariak eta aldi jakin batzuetan horiek eskuratzetik baztertuta egotea (46 bis art.). Edozelan ere, legegileak tratu-berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioa benetan eta eragingarritasunez aplikatzeko neurriak ezarri ditu aipatu abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 27. artikuluan eta hurrengoetan, eta esanbidez adierazi du Legearen II. tituluaren III. kapitulura bildutako xedapenak pertsona guztiei aplikatzeko modukoak direla, sektore publikoan zein pribatuan (27.2 art.). Ikusi dugunez, tratu-berdintasuna zer den definitu du (arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo iritziak, desgaitasuna, adina, sexu-joeraren ondoriozko zuzeneko edo zeharkako bereizkeriarik ez egotea), eta esparru hauetara hedatu du: hezkuntza, osasuna, prestazioak, gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, ondasunen eta zerbitzuen eskaintza eta horietarako sarbidea, enplegurako sarbidea, norbere konturako jarduera, lanbide-jarduera, sindikatu- eta enpresa-elkarteetan afiliatzea eta horietan parte hartzea, lan-baldintzak, lanbide-sustapena eta lanerako eta etengabeko lanbide-prestakuntza. Amaitzeko, BLOk aurreko legeria osatu du emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun eragingarriaren inguruko guztia eragingarritasunez arautzeko. Beraz, argi geratu behar da berdintasun-printzipioak partikularren artean duen proiekzioa gero eta handiagoa dela, zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoan logikoa den moduan. Izan ere, botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; eta oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute (EKren 9.2 art.). 6. Bibliografia Berdintasun-klausula orokorraren kontzeptua eta izaera juridikoa ALONSO GARCÍA, E. «El principio de igualdad del artículo 14 de la Constitución española». Revista de Administración Pública. 1983, 100-102. zenbakiak. MARTÍN VIDA, M.ªA. Evolución histórica del principio de igualdad y paradojas de exclusión. Granada: Universidad de Granada, 2004. 337
Konstituzio zuzenbidearen.indd 337
12/11/07 11:49:55